27-03-2025 Jueves, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 BIlboko eleizbarrutiak app-a sortu dau BizkaiBira jardueragaz bat egiteko
21.03.2025

BIlboko eleizbarrutiak app-a sortu dau BizkaiBira jardueragaz bat egiteko

Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzen dihardugula, ekainaren 25etik uztailaren 13ra BIzkaiBira  (Eleizbide) egingo da; Bizkaian zehar 19 egunez eta 19 etapatan bizi ahal izango dan esperientzia bikaina. Eleizbarrutiak aplikazinoa prestatu dau ibilbidean parte hartu gura dabenentzat. Begoñako basilikan emongo jako hasiera ibilbideari eta Bizkaiko hainbat errealitate natural, pastoral eta espiritual zeharkatu ondoren, Santiago katedralean amaituko da ospakizun bategaz. Aplikazinoa iphone zein android sisteman jatsi daiteke.

Ekainean hasiko da BizkaiBira eta 19 ibilbideetan Bizkaiaren aberastasun naturalaz gozatzeko eta askotariko pastoral errealitateak ezagutzeko aukera izango da. 

Ibilbideak prestatzen diharduan batzordearen esanetan, bideari ekin aurretik aplikazino ofiziala jaistea komeni da. App honen bitartez, etapa baten edo gehiagotan izena emon daiteke, ibilbidearen zehaztasunak ezagutu, etapen luzera ikusi, zailtasunak, e.a. 

BizkaiBirarako batzarra
BizkaiBirarako batzordearen batzarra

Hainbat jarduera ibilbide bakotxean

Etaparen amaierako herri bakotxeko alkarteak abegi egingo deutse partaideei. Leku bakotxean, bazkaria eta arratsaldeko eta gaueko jarduerak prestatuko dabez. Gau-ekitaldiaren ostean, gura dauanak bertan lo egiten geratzeko aukera izango dau.

Ezinbestekoa da izena emotea, etapa bakar batean zein gehiagotan izan

Alkarren Barri aldizkariak ibilbidea aurreratzen dihardu

Alkarren Barri aldizkariak proposatutako 19 ibilbideetan bisitatuko dan hainbat leku interesgarri aurkezten dihardu hilez hil. Martxoko alean, 13., 14. eta 15. etapen barri emoten da, hau da Plentziatik, Portugalete eta Sopuerta zeharkatuz, Balmasedaraino doan ibilbidea. Besteak beste, Andra Mari basilika, Pobaleko burdinola edo Bizkaiko lehenengo herribilduan dagoan San Severino eleiza bisitatuko dira. 

App BizkaiBira