- Eleizea dolu-egoeran dagozan pertsona eta familiei behar dan moduan laguntzen ahalegintzen da eta parrokiak eskaintzen ditu hiletak egiteko ohiko gune komunitario moduan
- Bilboko Eleizbarrutiak, pastoral laguntasuna dauka beilatokietan 2017tik. Elizbarrutiko zerbitzua da, dolu-egoeran dagozan familien/pertsonen eskaeratik abietan dana eta parrokietan egiten danaren zerbitzu osogarri moduan.
- Talde hau tanatorioetan zerbitzuak eskatzen dabezan lau lagunek osotzen dabe. Beste lau boluntariok taldea indartzen dabe une jakin batzuetan. Guztiak pastoralki prestauta dagoz doluaren inguruan eta gotzainaren enkargua daukie.
- Bilboko Eleizbarrutiak jakin ebanean talde horretako kide ez zan pertsona batek tanatorio batzuetan erlijino-erantzukizunak emoteko topa egiten ebala, tanatorioei eurei emon jaken horren barri, zerbitzu horreek eskatzen dabezan familiei behar lako informazinoa emon eien.
- Aldi berean, gotzaitegiko zerbitzu juridikoek zehaztu eben egitateak ez zirala legez kontrako zigortzat joten, intrusismo profesinonal edo erlijino-askatasunaren kontrako delitu moduan katalogetako zailtasunagaitik.
Beste alde batetik, Burgosko Eleiza-probintziak, Bilboko eleizbarrutia barruan dagoanak, 2023an eguneratu zituan Eleiza-tasak, eta 100 € adierazo zituan zerbitzu horreetarako, “Eleizbarrutiaren ebanjelizatze-ekintzari laguntzeko”. Kostu hori zuzenean ordaintzen deutsie eleizbarrutiari beilatokiek.