22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko gotzainaren berbaldia Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleei
20.09.2024

Bilboko gotzainaren berbaldia Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleei

"Aitzindaritza eta egonkortasuna, Eleiza Katolikoaren gobernu-eredua" goiburuaren haritik jardungo dau gaur arratsaldeko 18:30etatik aurrera On Joseba Segura Bilboko gotzainak Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleen aurrean, Sarrikoko fakultatean.

‘Hartu-emona enpresagaz’ goiburuaren haritik, hilean berbaldi bat ospatuko da xede honegaz: askotariko profilak dabezan enpresa eta kudeaketaren eremuko profesionalen jakintzak eta esperientziak aurkeztu Masterreko ikasleei eta, orokorrean, gizarteari.

On Joseba Segura gotzaina da hilabete honetako hizlaria. Psikologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatetik (1983), Teologian doktore Deustuko Unibertsitatetik (1989) eta Ekonomian masterra Boston Collegetik (1996). 2020-2024 aldian, Bilboko gotzaina Eleizaren Sostengurako Eleizbarrutiko Gotzainen Batzarreko Idazkaritzako kide izan zan. Gaur egun, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordeko presidente eta Batzorde Iraunkorreko kide da Gotzainen Batzarrean. 

Masterra Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketan

Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra-Executive MBA (Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko titulua) Ekonomia eta Enpresa fakultatean (Sarriko) irakasten da 1988/89 ikasturtetik hasita. Enpresara Aplikatutako EHU/UPVko Ekonomia Institutuak antolatzen dau, Ekonomia Sustapenerako Bizkaiko Foru ALdundiko Sailaren eta Enpresa Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazinoaren (FESIDE) laguntzagaz.

Joseba Segura, obispo de Bilbao.