21-11-2024 Jueves, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko Seminarioko kideak erromes joan dira Bartzelona eta Manresara kurtsoari hasiera emoteko
04.09.2024

Bilboko Seminarioko kideak erromes joan dira Bartzelona eta Manresara kurtsoari hasiera emoteko

Astelehen goizez atara zan Bilbotik kurtso hasierako erromesaldian parte hartzen diharduan taldea. "San Inazioren arrastoen atzetik" goiburua dau ekitaldi honek. On Joseba Segura gotzaina buru dala, taldean badegaiak, hautagaiak, errektorea, hezitzaileak eta Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioagaz lotura dauan hainbat lagun joan dira eta egunotan Tibidaboko basilika, Montserrat, Bartzelona eta Manresa bisitatuko dabez, besteak beste. 

Orain dala urte batzuk sartu zan kurtso hasierako erromesaldi hau Bilboko Seminarioaren egutegian. Oraingoan, Tibidaboko basilika bisitatu eben lehenengo, astelehenean bertan, heldu ziranean eta Eukaristia ospatu eben.

Eleizbarrutiko Seminarioko kideen kurtso hasierako erromesaldia 2024-25

Atzo -martitzena-, Montserratera joan ziran eta monasterioa eta Amabirjinaren irudia ikusi ebezan.

Eleizbarrutiko Seminarioko kideen kurtso hasierako erromesaldia 2024-25
Eleizbarrutiko Seminarioko kideen kurtso hasierako erromesaldia 2024-25
Bartzelonako portuan

Gaur -eguaztena-, Manresara joango dira, koban meza ospatu eta bisita gidatua egiteko.

Bartzelonara joango dira bihar -eguena- eta uriko lekurik esanguratsuenetakoak bisitatuko dabez: Familia Santua -kriptan meza ospatuko dabe-, Paseig de Gracia, Batilo etxea, Pedrera, Katalunia plaza eta “Rambla” edo uribide ospetsuak, goizez eta arratsaldez, auzo gotikoa non Itsasoko Andra Mari katedral eta basilika bisitatuko dabezan. Barikuz, Bilborako bidea hartuko dabe. 

Peregrinación Seminario 2024
Aselehenean, Begoñako basilikaren aurrean, bidaiari ekin aurretik

Abadegintzak

Irailaren 15ean, domekaz, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abade egingo dira. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da eleizkizuna Santiago katedralean, 18:00etan eta zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. 

Juan Reyero Pontesek Gernikaldea Pastoral Barrutian jardungo dau abade lez, Gorka Campos Saez de la Fuentek Santa Ana-Mesedetako Ama-Romo Pastoral Barrutiko San Nikolas eta Tourseko San Martin parrokietan eta Marco Antonio Muñoz Castrok Leioa eta Erandio-Astrabudua Pastoral Barrutian.

Kurtsoaren hasiera Seminarioan
Marco, Gorka eta Juan abade egingo dira irailaren 15ean

Kurtsoaren hasierako ekitaldi ofiziala Seminarioan: irailaren 19an, eguenez

Kurtso honetan, gainera, ‘ate irekiak’ izango dira hilaren lehenengo eguenez eta bokazino-ibilbideari ekingo jako. Aurrerago emongo dogu honen barri.

El grupo, ante la basílica del Tibidabo, tras la eucaristía