22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 ‘Bizkaia isilik’ ekimenak berbaldia eta erakusketa antolatu ditu kurtsoari hasiera emoteko
24.09.2024

‘Bizkaia isilik’ ekimenak berbaldia eta erakusketa antolatu ditu kurtsoari hasiera emoteko

Bihar -irailak 25, eguaztena- "Bizkaia isilik' ekimenak kurtsoari hasiera emongo deutso hilaren azken eguaztenez egingo diran ohiko bilkura isilakaz. Ekitaldi horreetan, "derrigorrez mobidu behar izan daben pertsonen oinarrizko eskubideak murriztea dakarren bidegabeko politikak salatzeko eta entzuten ez doguzan eta isilduta dagozanei ahotsa emoteko". Hilabete honetan, bilkura isilak Caritas Bizkaia erakundetik antolatuko dira eta Etorkin eta Errefuxiatuen Munduko Egunaren atarian gagozala-eta (irailaren 29an ospatuko da), jarduera osagarriak antolatu dira. Alde batetik, "Yo también cuento de nuestra estrategia antirumor" erakusketa egongo da zabalik Arriaga plazan, 11:00etatik 13:00era eta arratsaldeko 18:00etan, berbaldia izango da Burtsa eraikinean, Joan Arangurenen Irungo Harrera Sarea) eta Igor Palomeraren (gerra-errefuxiatuen eta erbesteratu politikoen semea) eskutik: "‘Migratu’ aditza lehen, orain eta geroan jokatzen danean".  (domingo 29 de septiembre) se han organizado dos actividades complementarias: De 11:00 a 13:00, en la plaza Arriaga estará abierta la exposición "Yo también cuento de nuestra estrategia antirumor" y a las 18:00, en el edificio de la Bolsa, en el Casco Viejo, habrá una charla titulada "Cuando migrar se conjuga en pasado, presente y futuro".

'Bizkaia isilik' bilkurak
'Bizkaia isilik' bilkurak

“Bizkaia isilik” bilkura isilak 19:30etan egingo dira ohiko herri eta lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.

'Bizkaia isilik' bilkurak

Antolatzaileen esanetan, “itxaropena agertu gura dogu eta mundu zuzenagoaren alde borrokatzen jarraitu. Gure mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu diran pertsonei gure babesa erakutsi gura deutsegu, Europako hegoaldeko mugan zoritxar honek okerrera egin dauala salatzeaz batera”

Etorkin eta Errefuxiatuen Munduko Eguna

«Jainkoa bere herriarekin dabil» goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, ilak 29, Etorkin eta Errrefuxiatuaren Munduko Eguna. Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordeko gotzainek deialdia egin dabe alkarte abegitsu eta misiolariak eraiki daiguzan eta Frantzisko aita santuaren mezuagaz bat, Eleizaren misino horretan sakondu daigun.

Egunaren inguruan gehiago jakiteko: hemen.

'Bizkaia isilik' bilkurak
Circulo de Silencio en el Arriaga