Caritas Bizkaia erakundetik jakinarazo dabenez, bigarren diru-bialketa egin da DANAren biktimei laguntzeko. Guztira, eleiz erakunde honek 270.000 euro batu ditu bizkaitarren eskuzabaltasunari esker eta Mediterraneo aldera zuzendu da dirua hondamendiari aurre egin deioen.
Dirua zertarako
Hasiera baten, erantzun arina emon zan biziak salbatzeko eta kalte gehien jasan eben azpiegitura eta inguruetan egoera apur bat arintzeko. Orain, larrialdiari erantzuteko bigarren aldiari ekin jako: kalteak eta pertsonen preminak ebaluatu. Momentuko egoerari erantzuteaz batera, hiru urtera begira egiten dihardue proposamenak. Nabarmena da nekea laguntzen diharduenen artean eta zirrara psikologikoa, kaltetuen artean.
Caritasek kalteak jasan dabezan lekuetako profesionalakaz eta boluntarioakaz batera jarduten dihardu eta bertako gobernuagaz koordinatuta, egiteko eta bitartekoak eraginkortasunez kudeatu ahal izateko. Era berean, Caritas Bizkaia eta Eusko Jaurlaritza hartu-emonean eta koordinatuta dagoz helburu beragaz.
Norbanakoek zein erakundeek dabezan preminak antzeman ondoren, abegi-taldeak eratu dira eta lokalak prestatu, Caritasek laguntza banatu daian, eta giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu dira.
Kaltetutako inguruetako Caritas taldeek euren esker ona adierazo dabe jasoten diharduen alkartasun, gertutasun eta laguntzagaitik. Caritas Bizkaiak be eskertu egin gura dau jasotako alkartasun eta laguntasun guztia eta diruz laguntzeko bideak zabalik jarraitzen dabela gogoratu dau.
Alkartasuna lekuan bertan
Diruaz gainera, beste era bateko laguntza be emon jake kaltetuei.