Ehun eta berrogeta hamar gazte inguru batuko da datorren domekaz ingurumenaren aldeko boluntario-lanean. Goizean, eskautak Arrankudiagatik atarako dira basora eta han bertoko landareak landatuko dabez.
Ekosistemen berreskuratze eta zaintzeaz arduratzen dan Lurgaia Fundazioaaz alkarlanean aritzea, bultzada ederra da ekimen hau aurrera eroateko.
Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentutik azaldu dabenez, honako jarduerak antolatuz, eskaut mobimentuak, “partaidetza eraginkorraren bidez” biodibertsitatearen aldeko konpromisoa dauala erakutsi gura da, azken baten “mundu hobea iztea” da-eta helburua.