22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko txinatar neskato eta mutiko katolikoak, kanpamentu ‘berezian’
13.08.2024

Bizkaiko txinatar neskato eta mutiko katolikoak, kanpamentu ‘berezian’

Zazpi eta hamabost urte bitarteko 21 neska-mutikok kanpamntu aberasgarrian parte hartzen dihardue abuztuaren 5etik 14ra, Berrizko Barnezabal aterpetxean. Esperientzia bikaina bizi izateko aukera emon gura jake mutil eta neskei eta, horretarako, "askotariko jarduerak antolatu dabez fedean zein garapen pertsonalean hazi daitezan", Bizkaiko txinatar alkarte katolikoari laguntzen deutsan abadeak azaldu dauanez. Euren herrialdean jazarrita badagoz be, eleiztarrok euren fedea ospatu egiten dabe. Hain zuzen be, aita santuak asiar herrialde hau bisitatu gura dauala adierazo dau.

Egunotan, txinatar neskato eta mutikoek mezetan parte hartzen dabe, eskola hezigarriak jasoten dabez, otoitzaldiak egiten eta taldean jolasez gozatzen dabe.

Txinatar kanpamentua
Neskato-mutikoak alkarte jardueran

Gainera, txango berezi bi antolatu dabez: bata, hondartzara, itsasoaz eta naturaz gozatu ahal izateko eta, bestea, Loiolara, erromes joan eta espiritualtasuna lantzeko.


Laguntzaile lanetan ari dan txinatar abadearen esanetan, kanpamentuaren helburua hauxe da: “neska-mutikoak Jainkoaren zaintza eta Eleizaren laguntasuna esperimentatu daiela eta alkarri lagundu deioela alkarte giroan konpartitzen”.

Neska-mutikoak meza ospatzen
Neska-mutikoak meza ospatzen

Aita Santuak Txina bisitatu gura dau

“Gogoa daukat, bai”, hitzakaz berretsi dau Frantzisko Aita Santuak Txinara bidaia apostolikoa egiteko asmoa, aita Pedro Chia Jesusen Lagundiaren Txinako Probintziako prentsa-bulegoko zuzendariari eskainitako alkarrizketan. Hamazazpi minutu inguruko solasaldia kongregazinoaren sare sozialetan zabaldu zan, maiatzaren 24an, Andra Maria Soroslea, Sheshaneko santutegiko zaindariaren egunez, Vatikanoko Jauregi Apostolikoko Liburutegian grabatu ondoren. . 

Aita Santuak Shangain dagoan santutegi hori bisitatu gura dauala dino eta bera bizi dan Santa Marta etxean Andra Maria horren irudi bat dauala be esaten dau.

Txinan, “hainbeste gorabeheraren ostean be” hain leialak diran gotzain eta eleiztarrakaz batu gurako leukela nabarmentzen dau solasaldian. Herrialde horretako katolikoei bialduko leuskien mezuaz galdetuta, Frantzisko aita santuak dino “tautologikoa” be iruditzen jakola “itxaroteaz asko dakian” herriari itxaropenezko mezua bialtzea. Izan be, bere esanetan, “txinatarrek asko dakie itxaroteaz, eroapenaz… Itxaropenaren birusa dozue eta hori ederra da, benetan”, goraipatu dau Erromako gotzainak. Frantziskok dei egiten deutse, eroapen handiz “herri handi horren” herentzia aurrera eroan daien eta Bedeinkapen Apostolikoa bialdu deutse.

 

 

Los niños y niñas chinos participando en una actividad del campamento