26-12-2024 Esteban, protomartir
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritas Bizkaia erakundearen deialdia puzzle erraldoia osotzeko
13.06.2024

Caritas Bizkaia erakundearen deialdia puzzle erraldoia osotzeko

Caritas Bizkaia erakundeak deialdia egin dau gura daben pertsona, talde eta erakunde guztiek puzzle erraldoiaren osaketan lagundu daien. Zahartzaroaren aurkako gehiegikeria eta tratu txarren inguruan jabetzeko Munduko Eguna dala-eta antolatu dabe jarduera hau. Gaur, eguerdiko 12:30etatik 13:30etara izango da ekitaldia Bilboko Santiago katedralaren aurreko plazan eta pertsona edadetuek gizarteari eskaintzen deutsena agertuko dabe.

Eguerdiko 12:30etatik aurrera osotuko da puzzlea Bilboko Santiago katedralaren aurreko plazan. NBEak 2006an izendatu eban ekainaren 15a Zahartzaroaren aurkako gehiegikeria eta tratu txarren inguruan jabetzeko Munduko Egun Zahartzaroaren aurkako gehiegikeria eta tratu txarren inguruan jabetzeko Munduko Egun lez. Hori dala-eta, Caritas Bizkaia erakundeak Nagusiei eta Zahartzaroari eeskainitako sailetik dei egiten dabe “edadetuenganako begirada aldatzeko” lagungarri izan leiken jentaurreko keinuan parte hartu daigun. 

Horretarako, Caritas Bizkaia erakundeak puzzle erraldoia osotzea proposatu dau helburu argi bategaz: “pertsona nagusien aurrean sentiberatasuna biztu, gure bizitzetan egiten daben ekarpena agertu eta eskertu eta herritarren eta eragile guztien konpromisoa sustatu eurakaz jokabide zuzena izateko”.

Jokabide desegokia askotarikoa izan daiteke (tratu txar fisikoa, gehiegikeria ekonomikoa, arretarik eza, heldutasunik eza hartu-emonean…) eta pertsona nagusiez izaten dan ikuspuntu negatiboari eta adinaren araberako bazterkeriari (‘edadismo’ deitzen da) lotuta dago.

Jardunbidea

12:30etatik 13:30etara puzzlea osotuko da, partaideek ondorengo galderari erantzuten deutsen bitartean: Ze ekarpen egiten dabe pertsona nagusiek gizartean? Zure auzoan, zure herrian, zure familian, zure alkartean…

Antolatzaileek azaldu dabenez, piezak prestatuta eroan daitekez, horretarako prestatutako ereduez baliatuz, “ahal izan ezkero, koloretako orrietan”.

13:00ean, Txipli Txapla Otxoteak girotuko dau ekitaldia. 13:20etan Egunerako idatzitako agiria irakurriko dabe Manolo Delgado Athletic Club taldeko prestatzaile fisiko ohiak eta Edurne Lopategi Caritas Bizkaia erakundearen Bizi-bete egitasmoko partaideak.