24-12-2024 Martes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritas Bizkaia erakundearen osoko harrera, baita abuztuan be
17.08.2024

Caritas Bizkaia erakundearen osoko harrera, baita abuztuan be

Laguntza Humanitarioaren Munduko Egunean, Caritas Bizkaia erakundeak "beharrizan gehien dagoan lekuan" egon gura dau beti, laguntasuna eta babesa emoten deutsen familiei osoko harrera eskaintzeko konpromisoari eutsiz. Hilabete honetan, Bilbon kokatuta dagoan egoitza nagusian eskainiko deutse arreta familiei. 

Pertsonek behar daben arretak lehentasuna dau Caritas Bizkaia erakundearen ekintzan. Beraz, “ezinbesteko jardunbideak martxan jarri dabez oporraldian be akonpainamendu horri eusteko”.

Abuztuan, erakundeak harrera eskaintzen dau, baina, Bilbon dauan egoitza nagusian (Erribera, 8), goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara. Han egiten deutse harrera familiei, arreta eskaintzeko eta entzuteko eta, dagokionean, aurretik jarritako ibilbidean laguntza emoteko.

Udaldiaren osean, familia bakotxa dagokion herriko harrera-lekura itzuliko da eta bertatik jarraituko dabez euren prozesuak.

Caritas Bizkaia erakundeak nabarmentzen dauanez, “jabetzen gara guregana hurreratzen diran familiakaz hartzen dogun erantzukizunaz eta badakigu euren preminek ez dabena ‘oporrik hartzen’, beraz, urteko 365 egunetan eskaintzen dogu erantzuna”.

Gernikaldeko Caritasen aldeko diru batzea Salbean

Atzo, gernikarrek zaindariaren eguna, San Roke, ospatu eben.

Jaiak hilaren 14an hasi ziran eukaristiagaz eta txupinazoaren aurretik kantau zan Salbeagaz.

Gernikako parrokiako korua
Parrokiako koroa abuztuaren 14ko liturgian laguntzen (Argazkia korua)

Mezatan Bizkaiko Caritasen aldeko dirua batu zan. Jaiak eta alkartasuna bat eginik Gernikaldeko  blogean adierazten dabenez..

Azken urtean Urdaibaiko 200 familiri lagundu deutsie Gernikaldeko Caritasetik eta 57.000 euro erabili dira, meza ostean zabaldu eben ohartxoan adierazoten danez.

Harrera, erroperoa, sensibilizazioa, joskintza tailerra, zaintza tailerra, Ortukide eta bakarrik dagozan gaixoak bisitatzea izan dira azken urtean martxan euki dabezan proiektuak.

Bide batez, esku orritxo berberan, eskerrik asko emon eutsiezan lagundu daben 12 boluntario eta diru emoileei.