Lurrikara jasan dauan Marokoko inguru horretan, turismoak pisu handia dau, baina bertako herritarren ahulezia, nabarmena da, ondorioz, magnitude horretako lurrikararen ondorenak negargarriak dira.
Dohaintzak:
Joan dan barikuz, irailak 8, Marokon lurrikara itzela gertatu zan; 7 graduko magnitudea izan eban Richter eskalan eta epizentroa Marrakechen eban. Hainbat herri geratu da suntsituta, 2.800etik gora dira hildakoak eta milaka zauritutakoak. Zapatu goizean bertan, Caritasen eta Eleiza katolikoaren lekuko taldeak zoritxarraren ondorioak baloratzen hasi ziran. Caritas Rabatek be bat egingo dau larrialdi honen aurreko bat-bateko erantzunagaz. Caritas Bizkaia erakundeak Caritas Konfederazinoaren bidez bialduko dau laguntasuna honek hamarkadak daroaz-eta Caritas Marokori laguntzen etorkinen aldeko egitasmoetan. Gehiago jakiteko: hemen