21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ehunka boluntario batuko da gaur Algortan
08.06.2023

Ehunka boluntario batuko da gaur Algortan

Hirutasun Guztiz Santua eleizan, 16:45tan egingo dan harrera eta ondo etorriagaz emongo jako hasiera ekitaldiari. Ondoren, Eukaristia ospatuko da eta azoka VI. bikaritzako herri eta errealidadeak ezagutu ahal izateko. Domekaz, gogoan izango da ospakizun guztietan 'Zaindu, eskutik heldu - Cultiva cuidados" kanpaina. Ekainean, Bizkaiko Caritasek boluntarioengan jarriko dau arreta, eurak dira-eta "eredu alkartasunari dagokionez eta sufritzen dagozanen aldeko gure kristau alkartearen lehentasunezko aukeraren isla". Aurtengo ospakizunean, Carlos Bargosek agur esango deutso zuzendari-karguari, datorren irailetik aurrera Bilboko Gotzaitegiko Idazkari Nagusi eta Laikotzarako Idazkari izango dalako. 

Bizkaiko Caritaseko zuzendariak dei egin deutse boluntarioei hirukoiztarrek Algortan daben etxean ospatuko dan ekitaldira joan daitezan esker ona adierazoko jake eta euren lanagaitik. Carlos Bargosen esanetan, eurak dira erakundearen “benetako altxorra”, euren begiratzeko eragaz “sufritzen dagozan pertsonen aldeko konpromisoa” ulertu egiten dabelako.

Ana Sofi Telletxea Gizarte Behatokiko arduradunak azaldu dauanez, eguneko goiburuak dinoanez, zaintzea, ezinbestekoa da “eskutik heltzeko, lagun egiteko eta gizarte honetan bidelagun doguzanei begiratzeko”.

Eukaristia eta azoka

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso hasiera gaurko ekitaldiari. Honen ostean, VI. bikaritzako askotariko egitasmoak aurkeztuko dira beren-beregi jarriko diran standetan. Alkartzeko, eskertzeko eta jai egiteko aukera izango da. Asteburuan, Bizkaiko Caritasen kanpaina lurraldeko eleizetara eroango da.

Gotzainaren gogoeta boluntario-lanari buruz

‘Alkarren Barri – Comunicación’ aldizkariaren azken alearen hasieran, Bilboko gotzainak boluntarioen egitekoaren inguruan egin dauan gogoeta jasoten da. ‘Paulo VI.a’ Fundazinoan, lanaren etorkizunari eta honek aurkezten dituan galderei buruz kristau ikuspuntutik eskaini eban berbalditik ataratako idazkia da. Besteak beste, zera dino: “ordaintzen ez dan giza lanak egundoko balio sozial eta espirituala dau giza hartu-emonetan funtsezkoa dan osagaia islatzen dau-eta: doakotasuna”.

Trinitarios Algorta