21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Deustu eta Begoñak Bilbogaz bat egin ebeneko mendeurrena ospatzeko kontzertua
21.11.2024

Deustu eta Begoñak Bilbogaz bat egin ebeneko mendeurrena ospatzeko kontzertua

2025.eko urtarrilaren 1ean beteko dira 100 urte Deustu eta Begoñako eleizateak Bilbogaz bat egin ebenetik. Datorren zapatuz, azaroak 23, ospatuko dan kontzertua antolatu da, besteak beste, urteurren hori ospatzeko. Begoñako basilikan izango da, 20:00etan hasita; sarrera doan da leku guztiak bete arte.

Deustoarrak Abesbatzak, Garaizarko Matsorriak Abesbatzak eta Otxote Bilbao Argiak eta Txelu Madariaga y Fernando Llamosas bakarlariek parte hartuko dabe,Izaskun Kintana Arkoitzaren zuzendaritzapean.

Berrogeta hamar ahotsek abestuko dabe, Ana Guerrero eta Gorka Aginaga piano-jotzaileek eta perkusinoan, Juan Daniel Nuñez Nuñezek, Lander Mayans Vegak, Haimar Sanchez Donairek, Sofía Mozas Garridok eta Andoni Carbonell Noltek lagunduta.

Egitaraua

Eleiz musika:

AITA GUREA (Aita Madina) AGUR MARIA (Aita Madina) LIBERA ME DOMINE (Lorenzo Perosi) LA CANCIÓN DEL ANGELUS (Jesus Guridi)

Herrikoia:

MAITE (Pablo Sorozabal) BOGA BOGA (Jesus Guridi) RACATAPLAU (Herrikoia / Popular) KITOLIS (Luis de Aranburu) LOREA (Jose Antonio de Erauzquin) KANTABERRI (Pablo Sorozabal) MAHATSAREN ORPOTIK (Jesus Guridi) HERRIBEHERA (Lorenzo Ondarra) ZAPATEROS AMBULANTES (Timoteo de Urrengoetxea) EL MENÚ (Karl Zöller)

Carmina Burana

Amaiera:

UN INGLÉS VINO A BILBAO / EUSKAL HERRIKO (Txanton Piperri).

Una imagen nocturna de la basílica de Begoña.