23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Dohatsu bat, jesuita bat eta santa bat proposatu dabez, besteak beste, Durangoko kale-izendegirako
07.08.2024

Dohatsu bat, jesuita bat eta santa bat proposatu dabez, besteak beste, Durangoko kale-izendegirako

Abuztuaren 2an, herritarren parte hartzea sustatu dauan prozesuari amaiera emonez, durangarrek proposatutako izenak argitaratu ebazan Durangoko Udalak. Proposamenak jasoteko epea amaitu ondoren, dagokion batzorde teknikoak aztertu egin ditu. Irailaren 9tik 15era egingo da bozketaren ondoren aukeratuko dira izenak eta, besteak beste, honeek dira hautagaiak: Jose Maria Azurmendi dohatsua, Aita Bixente Zabala abade jesuita edo Santa Rita. Santa hau eta Marisa Barrena dira proposatutako emakume bakarrak. 

Plaza eta kale barrirako proposatutako izenen zerrendan, Jose Maria Azurmendi dohatsuarena dago. 

Azurmendi Durangon jaio zan 1870ean; Chipionako Regiako (Cadiz) frantziskotar ikastetxean sartu zan. 1888an egin eban aldi baterako profesa eta 1896an abade ordenatu zan. 1900an Lurralde antura bialdu eben eta han jardun eban hamahiru urtez Jerusalemeko santutegietan (Hilobi Santua), Belenen, Ain Karemen eta Nazareten, kultuan, frantziskotar gazteen heziketan eta erromesen gidaritzan aritu zalarik. 

Egipton be egon zan, Roseto de Alejandria eta Damietan. 1913an bueltatu zan eta hainbat lekutan jardun eban. Bera eta Kordobako alkarteko anaiak atxilotu eta Azuagako (Badajoz) kartzelara eroan ebezan. Han, martiritza jasan eban 1936.eko irailaren 21ean eta tiroz hil eben kartzelako patioan, Jainkoaren aurka irain ez egiteagaitik. Kroniken arabera, “Gora Kristo Erregea!” oihukatzen ebala jausi zan lurrera.

Aita Felix Zabala

2013an 91 urte ebazala hil zan Aita Felix Zabala Lana jesuita eta musikariarena da proposatutako beste izen bat. Aita Felix Durangon jaio zan 1921.eko azaroaren 20an eta sei anai-arreben artean nagusiena zan. Txikitatik bizi izan zan musika-giroan, aitaren anaietako bat abade, musikari eta musikagile zan-eta. Osaba bat baino gehiago durangar orfeoiko kide izan zan. 

Iban Gorriti Durangoko kazetariak hil-oharrean jaso ebanez, Durangoko maristetan ikasi eban eta eguneko ikasle lez jesuitetan. Hamahiru urtegaz, San Jose eleizako organista ordezkatzen eban. Errepublikan jesuitak kanporatu ondoren, nobizio-etxeko lehenengo taldeko kide izan zan. Nobizio- eta junior-aldien ostean, ikasketak egin ebazan filosofian eta teologian, Burgoseko Oñako ikastetxe nagusian. Musikaren arduradun, organista eta filosofoen koruko zuzendari izan zan. Aldi honetan, hainbat pieza konposatu eban.

Idatzita itzi ebazan, besteak beste, Músicos jesuitas a lo largo de la historia (Mensajero argitaletxea) edo Cantoral religioso de Loiola.

Santa Rita

1612an heldu ziran Durangora monja klaratarrak. Ordenak 1867an sortu eban barnetegia neska gazteen heziketarako, Bizkaia osoan era horretako lehenengo ikastetxea martxan jarriz. 1937.eko martxoaren 31an herribildua txikitu eban bonbardaketaren ostean, monjek eguneko eskolara zabaltzea erabaki eben. Santa Rita ikastetxea gidatzen eben agustindarrakaz bat egin eta San Antonio-Santa Rita ikastetxea sortu zan.

1999an, irakasleek ikastetxearen ardura euren gain hartu eta Durangon bakarra dan irakasleen kooperatiba eratzean, erronka barriak agertu ziran.

Beste izen batzuk

Kale barria, Kurutziaga kaleko alkargunean dan Komentukaletik S

Kalea:

  1. Zesteruena kalea / Unzueta kalea / Juanito Unzueta kalea
  2. Santa Rita kalea
  3. Alkate Juanjo Ziarrusta kalea
  4. Esnatuberri kalea
  5. Gerediaga elkartea kalea
  6. Beato Jose Maria Azurmendi kalea
  7. Vicente Zavala kalea
  8. Iñaki Azkuna kalea
  9. Jose Luis Baque kalea
  10. Raul Garcia Camacho kalea
  11. Wilhelm Von Humboldt kalea
  12. Leopoldo Zugaza kalea
  13. Andoni Iruarrizaga kalea
  14. Kurutzesantuoste kalea

Plaza:

  1. Vicente Zavala plaza
  2. Aita Bixente Zabala plaza
  3. Esnatuberri kalea
  4. Jose Maria Azurmendi Dohatsua plaza
  5. Independentzia plaza
  6. Bruno Mauricio Zabala plaza
  7. Jose Luis Baque plaza
  8. Raul Garcia Camacho kalea
  9. Marisa Barrena Larruzea plaza
  10. Bidebiarte plaza
Pórtico de Andra Mari de Durango restaurado