Bigarren berbaldia, datorren eguenez, martxoak 20, izango da, leku berean, Areetako Mesedetako Ama parrokian, Orduan, hiru gaztek euren fedearen lekukotasuna emongo dabe. Thimothee Poncelin gazteen taldean dagoan mutil frantsesak gogo jardunen esperientziaz eta norberarena ez dan herrialdean fedea bizitzeko taldeak bilatzeaz hitz egingo dau. Eusko legebiltzarrean dagoan Ander Añibarro kristau gazteak politikaren eta fedearen ingurukoak aitatuko ditu. Teresa Mahillo eskaut gazteak mugako taldetik gizarte eraldaketaren inguruan bizitzako konpromisoaren inguruan jardungo dau.
Hirugarren berbaldia martxoaren 24an -astelehena- izango da, Mesedetako Ama parrokian, 19:30etan. Jesus Higueras Madrileko Kanako Andra Mari parrokiako parrokoak -Espainia osoan, eleiza honetan batzen da eleiztar gehien astebururo- “errukiaren misiolari” gaiaren inguruan jardungo dau. Higuerasek, gainera, gogo jardunei buruzko hainbat liburu idatzi dau eta gidatu be egiten ditu.
Erretiroa
Apirilaren 5ean, zapatuz, erretiroa ospatuko da Areeta-Romoko Pastoral Barrutiko (PB) Fede-zabalkunde eta Katekesirako arduradun dan Jose Eizaguirrek gidatuta, Santa Ana parrokian, 10:30etatik 13:30etara, “ikasle izatearen inguruan” gaiaren haritik.