04-02-2025 Martes, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Ebanjelizatzerako aukerak”, heziketarako gaia I. bikaritzan
03.02.2025

“Ebanjelizatzerako aukerak”, heziketarako gaia I. bikaritzan

I. bikaritzako ekipo ministerialek eta fede-zabalkunde eta katekesirako eragileek heziketa-saioa izan eben joan dan zapatuz Portugaleteko Loiolako San Inazio parrokian. BIkaritzako Pastoral Barruti guztietako (Errekarte, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Meatze-ingurua) 78 lagunek parte hartu eben, Sergio Buiza lurralde bikarioa buru zala. 

Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Insitutuko zuzendariak gidatu eban “Ebanjelizatzerako aukerak” saioa. Estrellak “Barri Onaren proposamena millennial belaunaldiari” bere doktore-tesian garatutako ideietako batzuk aurkeztu ebazan. 

Saioa, bitan banatu zan: lehenengoa, Estrellak gure gizarte-kultur testuinguruak ezaugarri dauan eta gure pastoral egitasmoetan kontuan hartu beharko geunken hainbat elementu aitatu eban. “Millennial belaunaldia” daitutakoaren -une honetan 25 eta 45 urte bitartean dabezanak- ezaugarri batzuk be azaldu ebazan. Testuinguru honetan ebanjelizatzeko dagozan aukerak nabarmendu ebazan. 

Heziketa Portugalete

Bigarren zatian, emondako azalpenak kontuan hartuta, Estrellak belaunaldi honi aurkeztu beharreko  pastoral proposamenen inguruko argibideren bat edo beste emon eban. Bere esanetan, ezinbestekoa da zirrara eta sentimentuz bustitako esperientziak aurkeztea eta ez bakarrik gogoetazkoak. Belaunaldi honentzat ezin besteko diran irudi edo musika lako osagaien alderdi estetikoaren balioa kontuan hartzea be garrantzitsutzat jo eban.

Heziketa Portugalete
Heziketa Portugalete

Partaideek entzundako ideia eta ekarpenak baloratu eta eskertu egin ebezan, pastoral proposamenak barritzeko eta eguneratzeko lagungarritzat jota. Alkartzea, ideia batera jartzea, guztiz positibotzat jo eben eta aurrerantzean be bide horretatik jarraitzea, hau da, bikaritzan sarean lan egitea, egokia dala azpimarratu eben.

Heziketa Portugalete
El encuentro estuvo acompañado por Estrella Moreno