Gero, sektoreka batzartu ziran. Gazteen sektoreak, esate baterako, aurreko kurtsoa ebaluatu eban eta hurrengo kurtsorako helburu eta preminen inguruan gogoeta egin eban. Helduen sektorean, iaz martxan jarritako bihurtze ekologikoari buruzko kanpaina ebaluatu eben. Bruno Bonnet EKO-ACG mobimentuko presidenteak azaldu dauanez, “jentaurreko ekitaldia egitea geratzen jaku. Seguruenik, ekologiaren arloan jarduten dauan GKEren baten egitasmoren bati lagunduko deutsagu, lurraren egunean, 2025.eko apirilaren 22an”.
Arratsaldez, Galo Bilbaok bihurtze ekologikorako ibilbide bat aurkeztu eutsen, “lekukotasun erara, bera egiten ari dan ibilbide jakin bat agertuz”.
Egunari amaiera emoteko, Eukaristia ospatu eben