12-04-2025 Sábado, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekuadortar kontsulatuak omenaldia egin deutso Juan Ignacio Vara misiolariari
10.03.2025

Ekuadortar kontsulatuak omenaldia egin deutso Juan Ignacio Vara misiolariari

Zapatuz, omenaldia egin eutsenjoan dan urtarrilaren 1ean hil zan Juan Ignacio Vara eleizbarrutiko abade eta misiolariari Gurutzetako kultur etxean. Pablo Fernando Buitron Andrade Ekuadorreko ohorezko kontsulak plaka emon eutsan eleizbarrutiari, "Ekuadorren alde emondako bizitzagaitik eta herri honen aldeko eredu eta eskuzabaltasunagaitk esker onez". Kerman Lopez bikario nagusiak jaso eban plaka On Joseba Segura gotzainaren izenean.

Kerman Lopezek Juan Ignacio Vara gogoratu eta 1963an Ekuadorrera joan eta bertan 40 urtetik gora emon ebazan bere bizitzako hainbat une gogoangarriren errepasoa egin eban: “Lagun asko eta oroitzapen ona itzi eban Ekuadorren irakasle, komunikatzaile, abade eta misiolari lez egindako guztiagaitik. Aita Juan Ignacio, pertsona zintzoak hazteko egin ebanagaitik bere bihotzean dauan ekuadortar askoren autorpena agertu dau gaur kontsulak”.

Omenaldia Vara
Kerman Lopez.
Omenaldia Vara
Plaka

Bikario naguasiak esker ona adierazo eban plakagaitik gotzainaren izenean, eta zorionak emon eutsezan antolatzaileei “Miradas cruzadas” ekuadortar artisten taldeak eskainitako kontzertuagaitik.

Omenaldia Vara
Omenaldia Vara

Eleizbarrutietako Misinoak

Hain zuzen be, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek urteroko kanpaina ospatuko daben astean -martxoaren 16an ospatuko da Misinoen eguna- egin deutse omenaldia Juan Ignacio Vara zanari. Gehiago jakiteko: hemen

En la imagen, junto a Kerman López, tercero por la derecha, con la placa, están el guitarrista y las dos sopranos, con dos concejalas de Barakaldo, Sara del consulado y el cónsul honorario Pablo Fernando Buitrón.