Otoitzaldiak emon deutso hasiera saioari; ondoren, gotzainek Osoko Bilkuran landuko diran gaiak aztertu dabez. Azaroaren 18tik 22ra Madrilen ospatuko dan Espainiako Gotzainen Batzarraren (EGB) Osoko bilkuran, besteak beste, honeen inguruan jardungo dabe: urriaren amaieran Erroman amaitu dan Gotzainen Sinodoaren Ohiko Batzar Nagusiaren ingurukoak, landa-eremuko pastoralgintzak eragiten dauan kezka, izan be, hauxe da hain zuzen be, Probintziak hainbat Eleizbarrutiko azpimarra eta mintegietan, teologia-zentroetan eta Vatikanoak eskatutako erreformetan agertzen dan langaia.
