San Frantzisko parrokian bizi izan eben unerik bereziena, bertan ospatutako Eukaristian hiru umek Bateoa hartu eben eta, “abegi egiten eta hazten jarraitzen dauan Eleiza bizia dala agertuz”.
“‘Itxaropenean erromez’ izanik, urratsez urrats alkartea eraikiz, alkarregaz bide egiteko konpromisoa barritzeko eguna izan zan”.
Bost urterren buruan, “Eleiza lotuz” ekimenak bide eta bihotzak lotzen dihardu Kortezubi, lumo, Forua eta Ajangizetik Gernikaraino. “Bideak jarraitu egiten dau… Non alkartuko ete gara datorren urtean?”-