12-04-2025 Sábado, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiak ibilbidea antolatu dau Eleizaren askotariko egitasmoak ezagutzera emoteko
08.04.2025

Eleizbarrutiak ibilbidea antolatu dau Eleizaren askotariko egitasmoak ezagutzera emoteko

Gertuko 60 ibilbide inguruk erakutsiko deutse errentaren autorpenean Eleizari dagokion laukian "X" markatzeak dauan eragina gura daben guztiei. Bilboko eleizbarrutiak ibilbide gidatua antolatu dau Eleizak gertuko inguruan garatzen dituan jardueretako batzuk agertzeko. Jakin-mina dauanak izena emon leike apirilaren 20ra arte, hemen, Bilboko eleizbarrutiaren mapan klik eginez. Epea amaituta, eleizbarrutia hartu-emonean jarriko da izena emoten lehenak izan diranakaz eta hitzordua jarriko da bisita egiteko.

Bilboko eleizbarrutiak bat egin dau Askoren onerako-Xtantos kanpainagaz, Eleizak laguntzen dituan askotariko egitasmoak ezagutzera emoteko ibilbidearen bidez. Egun baten egingo da ibilbide hori eta eleizbarrutiko hainbat erakunderen lana zuzenean ezagutu ahal izango da. 

Eleizak benetan zer egiten ez dauan ez dakien edo Eleizaren egitekoa dala-eta, aurreretxiak izan leikiezan pertsonei zuzendutako kanpaina da, azken baten, orain arte Eleizaren laukian ‘X’ markatzen ez dabenak eretxiz aldarazoteko ahalegina. 

Gertuko Eleizak zer egiten dauan jakite aldera izena emon gura dabenek esteka honen bidez egin leikie. 

Eleizbarrutiaren eta Caritas Bizkaia erakundearen baterako kanpaina

Bizkaian, errentaren autorpena aurkezteko kanpaina apirilaren 10etik ekainaren 30era izango da.

Aurreko urteetan lez, Bilboko Eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak dei egiten dabe datuak berrikusi eta eragin bikotxa izatea aukeratzeko, holan ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen eta alkarteen bizitza hobetzen laguntzeko. Gure lurralde historikoan, Eleiza Katolikoa eta gizarte helburuak markatuz, ekarpena bikoiztu egiten da. Aukeratzen ez badogu, Estatuak egingo dau gure ordez.

Bizkaiko Foru Ogasunak ekarpena bikoizteko aukera emoten dau, hau da, batutako diruaren %0,7a Bizkaiko Eleizari eta beste %0,7a gizarte helburuei zuzentzeko aukera.