27-09-2024 Viernes, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Eleizbarrutiak webgune barria prestatu dau 75. urteurrenerako
16.09.2024

Eleizbarrutiak webgune barria prestatu dau 75. urteurrenerako

Gaur, Bilboko Eleizbarrutiak Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako prestatutako webgunearen aurrerakin bat ezagutzera emongo dau. Webgunea, irailaren 28an Derion ospautuko dan ekitaldian aurkeztuko da bere osotasunean. Gaur, Bizkaiko Eleizarentzat hain esanguratsua dan kurtso honetan behin baino gehiagotan entzungo diran hiru ideia nagusi agertuko dira webgunean: gogoratu, bizi eta amets egin. Ideiokaz batera, bideo bat, non gotzainak dei egiten dauan Goazen ekitaldian parte hartzeko. Orrialdean, ekitaldian parte hartzeko izena emoteko aukera dago.

 Bilboko Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatuko dauan kurtso honetan, hainbat barritasun izango da. Irailaren hasieratik aurrera, martxan da bat edo beste, esate baterako, logo barria.

Urteurrenaren inguruko webgunea da beste barritasunetako bat. Oraindik prestatzen dihardue eta Dedion ospatuko dan ekitaldian ezagutzera emotea da helburua.

Gaur aurkeztuko da webgune barriaren aurrerakina; bertan, izena emoteko aukeraz gainera, eguneko egitaraua eta hainbat barri interesgarri eta praktiko eskaintzen dira.

Nuevo espacio web con motivo del 75 aniversario