Gaur goizaldean, 4:00etan, Marijesiek lehenengo koplak abestu dabez Gernika-Lumoko auzoetan. Datozan bederatzi egunez, Jesusen jaiotza iragarriko dabe.
Primer día lehenengo eguna Marijesiak 2024 pic.twitter.com/qI43KeQAEn
— Jesús Llarena ن (@Rebollejos) December 16, 2024
Diakonotzarako Batzordearen batzarra
Barikuz, On Joseba Segurak gotzaina diakonotzarako hautagaiakaz eta diakonotzarako Eleizbarrutiko batzordeko kideakaz solasean jardun eban. Nestor Aras Diakonotzarako Eleizbarrutiko Batzordeko kideak azaldu dauanez, “alkar ezagutzeko eta diakonotzaren inguruko gaiez solasean jarduteko abagunea izan zan”.
Hiru konturen inguruan jardun eben: hautagai bakotxaren prozesuaren bilakaera, bokazinoak euren bizitzei emoten deutsen zentzuna eta egiten diharduen ibilbidearen ekarpena.
Ekintza Katoliko Orokorrak eta HOAC Bizkaiak antolatutako otoitz-erretiroa
Joan dan zapatuz ospatu zan Basauriko San Pedro eleizan, Javi Garcia EKO-ACGko kontsiliario eta San Fausto PBko abadeak gidatuta eta San Fausto Pastoral Barrutiko kristauek eta EKO-ACG mobimentuko hainbat gazteek parte hartu eben, guztira 50 lagunek, “Jainkoaren jaiotzaren atarian jartzen gaituan eta, behar dogula benetan sentituta, haren etorreraren zain egotera garoazan” Abendualdiaren inguruan sakontzeko, hau da, Javi Garciak adierazo dauanez, “kontsolamendua, utopia eta argia zergaitik doguzan hain beharrezko” ikusteko. Javi Garciak zehargarri izateko, harritzen izteko eskatu eutsen horixe da-eta “gizakundearen, bidegabekeriaren aurkako borrokaren atarikoa”.
Garciak otoitzean adierazo ebanez, “Jainkoak dana esaten deusku Jesusengan, gure bidelagun eginez; keinuez eta era askotara hitz egiten deusku”. Azken baten, Abendualdian jarri eben arreta, “itxaroten dogun Jainkoarengandik Gizon egindako Jainkoarengana” igaro behar dogula ikusarazoteko.
Egunari amaiera emoteko, bat egin eben Basauriko San Pedro parrokiako alkarteagaz Eukaristia ospatzeko.
“Aukerako eguna izan zan eta mobimentu bietako kideak batu ziran bakarka eta taldean otoitz egiteko”, esan eben amaieran, holan, “gure zentzumenak, gure begirada, gure entzumena, bihotz-barritzeko dei egiten deuskuen itxaropen-zantzuak antzemateko gaitasuna fintzeko aldia dan Abendualdiari amaiera emon aurretik prestatu ahal izateko”.
Gabonetako ospakizuna Bilboko Familia Santua parrokian
Artxandape Pastoral Barrutiko (PB) gazteak Familia Santua parrokian batu ziran zapatuz eta, Eleizbarrutitik aurkeztu dabezan lagungarrien haririk “Jesusen jaiotzan itxaropen osoa jarrita guztiok osotzen dogun alkartea irudikatzen dauan puzzlea” egin eben.
Bidean argi egiten daben izarrak Gernikako San Bartolome parrokiako familia mezan
Gehiago jakiteko: hemen
Atzo, Abendualdiko hirugarren domeka, “Abenduko izar” horiak banatu ebezan. Taldeei dagokienez, Maria Asun Arozena Vedruna karmeldarren Gernikako alkartekoari eta Mertxe G. de Arrilucea mesedetako Gernikako alkarteko kideari -datorren urtean 400 urte beteko dabez Gernikan-. Pertsonen kategorian, Mertxe Arandia Gernikaldeko Pastoral Batzordeko idazkariari bere lan leial eta iraunkorragaitik.
Gabonetako meza latinoamerikarra Miribillan
“Asteburuan fede eta senidetasunez betetako batzarra ospatu genduan pastoral latinoamerikarraren eskutik. Urteko azken meza ospatu genduan Gabon-giroan eta umeentzako jaiotza biziduna aurkeztu genduan. Gabon-sen eta berotasunez betetako amaiera!”.
Asteburu solidarioa Abandoko San Bizente Martiria parrokian
Parrokiak hainbat jarduera ospatu dau egunotan, Gabon gizatiarrago eta solidarioagoa sustatzeko. Gehiago jakiteko: hemen.
Gaspar Martinez abadearen berbaldia Mungian, Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren inguruan
Abendualdiko erretiroa Otxarkoaga-Txurdinaga Pastoral Barrutian Luis Mari Vegaren eskutik
Barandiaran Kristau Alkartearen gogoeta etorkinei buruz, Xabier Aierdi, Ramon Ibeas eta Jesus Prietogaz.
Abendualdiko erretiroa Arratian, Xabier Eskauritza abadeak gidatuta
Lokatzaz betetako jaiotza
Mater Misericordiae ordenako ahiztek, Gabonak sufritzen dagozanak bihotzean doguzala zoriontzeko dinoe. Eurek DANAren biktimak gogoan dituan jaiotzagaz egiten dihardue.
📌Un Belén en el barro. Hermanas Mater Misericordiae Bilbao.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) December 15, 2024
📌DANAk kaltetukakoak gogoan pic.twitter.com/64679YDcf7
Bermeon, Gabonak prestatzen
Bermeoko hiru parrokietako katekesiko 30 ume inguru batu zan Gabonetako apaingarriak prestatzeko eta senide eta lagunei postalak idatzteko.