26-09-2024 Jueves, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
08.09.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Logo barria Eleizbarrutiaren 75. urteurrenean.

Askotariko jarduerak Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko.

“Goazen! 2024” kurtso hasierako ekitaldia Derioko Seminarioko kaperan.

Izena emoteko: hemen (firailaren 20a baino lehen). Gehiago jakiteko: hemen.

Bilboko Seminarioa

Seminarioko kideek kurtso hasierako erromesaldia egin dabe: “San Inazioaren arrastoen atzetik”.

On Joseba Segura gotzaina buru izan dauan taldea, Bartzelona aldean ibili da.

Besteak beste, Mons Juan Jose Omella kardinalagaz egon dira.

Bilboko Seminarioko kideei urteak daroiez erromesaldia egiten.

Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna

Irailaren 28 eta 29an ospatuko da Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna.

“Jainkoa bere herriarekin dabil” goiburua aukeratu dabe aurtengo ekitaldirako.

Teresiar Erakundearen mendeurrena

Karrantzako Pallotti bainuetxean ospatu dabe.

Hainbat lekutatik etorri dira familiak ospakizunera. 

Kontzertuak

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua, Caritas Bizkaia erakundearen alde. 

Jorge Yagueren zuzendaritzapean, Itsasne Alzola Garamendi Zornotzako biolin-jolearen esku-hartzeagaz. 

‘Eleizetan’ kontzertu sailaren hasiera Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanoko hainbat eleiza eta ermitatan.

Zeanuri

Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren 35. ekitaldia.

37 kilometroko ibilaldia egiten da, 19 ermita eta eleizaren ondotik.

Laguntzako Andra Maria

Laguntzako Andra Mariaren eguneko erromeria Pobeñan.

On Joseba Segura gotzaina izango da buru, lehenengo aldiz, prozesinoan eta Eukaristian.

Hauxe da Astekoak Eleizbarrutiko asteko barriak