22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barrien laburpena
16.06.2024

Eleizbarrutiko asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

San Antonio eguna Urkiolan.

Hiru lurraldetako lagunak batu dira santutegiaren inguruan jai egiteko.

https://www.youtube.com/watch?v=588WGU57oh4

Antonio Madinabeitia

Urkiolako egun handian barri triste bat be jaso dogu

Antonio Madinabeitia, Joseba Legarza eta On Bittor Garaigordobil gotzain erretiratuaren bizilagun izan zana hil da.

Felix Moreno eta Conchi Marcos bere emazteagaz bizi izan zan orain dala urtebetera arte. 

Joseba Rementeria

Joseba Rementeria abadea be hil da.

Maumeko semea zan eta Bilboko San Anton eleizan egin zan abade.

Hauxe esaten zan orain dala 11 urte DEIA egunkarian argitaratutako egunkarian: «uno de esos hombres de eterna sonrisa».

Joseba Rementeriak bere haurtzaroa gogoratu eban: «en mi casa vivía un cura, de patrona, y yo comencé de monaguillo. De ahí pasé al seminario, pero con 23 años me planteé ser cura o médico. Al final me decidí por cura, y ha sido un camino largo, lleno de dificultades, pero con muchísimas alegrías».

Emakumea eta bidezko merkataritza

Bidezko merkataritzari buruzko jardunaldia: “Bidezko merkataritzaren eragina emakumeen ahalduntzean eta jasangarritasuna”.

Claudia Montoya Ruiz kolonbiarrak Colyflor egitasmoa -ekonomia-zirkuitu solidarioa eta bidezko merkataritzako dena- aurkeztu eban.

Zainketa aringarriak

Jacinto Batiz doktorearen berbaldia zainketa aringarriei buruz Areetan.

Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko ‘hobeto zaintzeko institutuko’ zuzendariak hainbat berbaldi eskaini dau gai honi buruz.

Kultur ondarea

Ondare kultural eta erlijiosoari buruzko jardunaldiak ospatuko dira datorren astean.

Ekainaren 25etik 28ora, Kultur Ondarerako Gotzain Azpibatzordeak antolatuta, “Ondare kultural erlijiosoa, tradizinoa, modernitatea eta jasangarritasuna” gaiaren inguruan. 

Puzzle erraldoia pertsona nagusien alde

Caritas Bizkaia erakundeko Nagusi eta Zahartzarorako sailaren eskutik.

Nagusiek gizarteari egiten deutsen ekarpena agertzeko.

Sari eta autorpenak

Norai alkartea eta Otxarkoaga ikastegiko “Percussion-Confussion” saritu dabez.

“Santander Avanza” saria jaso dau Norai alkarteak.

Otxarkoaga ikastegiari be saria emon deutse aparteko preminak dabezan ikasleei eskainitako arretagaitik. 

SER katearen Euskadiko taldeak emoten dau ODS saria.

“Percussion-Confussion” musika-taldeak jaso dau saria.

Organoa

Miriam Cepeda Arabako Organo-jaialdiaren XXXVIII. ekitaldian. 

Begoñako basilikako organista titularrak Gasteizko Karmeneko Ama komentuan jardun eban.

Gau Zuria

Asteburuan, “Gau zuria” Bilbon.

Eleiz Museoan dagoan Pareten “Santa Luziaren martiritza” margolanagaz bideo-mapping egin dabe.

Izendapenak 24-25 kurtsorako

Irailean sartuko dira indarrean.

Segio Buiza I. eta II. bikaritzetako bikario izango da eta Miguel Vera Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko moderatzaile.

Kantziler barria, Jorge Canarias izango da.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko barrien laburpena