22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barriak minutu baten
29.09.2024

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Eleizbarruian kurtsoari hasiera emongo jako ‘Goazen’ ekitaldian.

Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ekitaldi berezia izango da eta 800 lagun baino gehiagok parte hartuko dau.

75 urteko historiari buruzko bideoa aurkeztuko da eta baita Xabi Aburruzaga trikitilariak konposatutako abestia be.

Gotzainak zera nabarmendu eban: ” No es fácil saber cómo serán los próximos 25 años que lleven a nuestra diócesis hasta el centenario. Algo sí sabemos con certeza: que entonces seguirá habiendo comunidad católica en Bizkaia y que esta será distinta a la que hoy se ha reunido aquí.”

Beste hau be adierazo eban: “otras muchas cosas son probables: la comunidad cristiana será más pequeña y estará más identificada con su fe.”

‘Bizkaia isilik’ bilkurak

‘Bizkaia isilik’ ekimenak kurtsoko lehenenego bilkura ospatuko dau.

Etorkin eta Errefuxiatuen Munduko Eguna dala-eta, hilabete honetan, bilkuraz gainera, erakusketa eta berbldia egingo dira. 

Ipar-Hegoaldea ikastaroa

Ikastaroaren ekitaldi barria.

Ipar-Hegoaldea hartu-emonak aztertuko dira ikuspuntu historiko, soziologiko, ekonomiko, politiko eta kulturaletik.

Ebanjelioa, Eleizaren Doktrina Soziala oinarritzat hartuta eta konpromisoa hartzeari begira.

Ohorezko Erromesaren aurkezpena

Jon Uriarte kazetaria da 2024ko Begoñako Ohorezko Erromesa.

Kazetari honek hainbat katetan eta beste hainbat arlotan jardun izan dau.

Eleizbarrutiko liburutegia

Eleizbarrutiko ordezkaritza izan da Teologia-liburutegien Biltzarrean, Sarajevon.

Jaime Lopez Eguílazek parte hartu dau, ABIEko –www.abie.es-ordezkari lez. 

Mesedetakoen kontsakrazinoaren urteurrenak

Nagusiek euren urteurrenak ospatu dabez.

Mª Mercedes Reyes de la Cruzek bere kontsagrazinoaren 25. urteurrena ospatu eban.

Belen Olarretak bere profesaren 29. urteurrena ospatu eban.

Erregai fosilak ez ugaritzeko hitzarmena

Erregai fosilak ez ugaritzeko hitzarmenari babesa emon jako.

“Kreazinoaren aroa” dalakoaren barruan, Fede gutuna zabaltzeko eskatu da. Gehiago jakiteko: hemen.

Boluntario-lanaren azoka BAMen

Hamazazpi erakundek parte hartu dabe.

Bizkaian boluntario-lanaz jarduten daben erakundeen barri emotea da helburua.

Bide batez, ikasleak konpromisoa hartzera bultzatu gura dira.

Mesedetako Amaren astea

Mesedeetako Amaren eguna dala-eta, kartzeletako egoera parrokietan agertu gura da.

Roberto Vidalek egn dau eskaria, kartzelen ingurukoak parrokietan agertu daitezan.

Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna

Auron, “Jainkoa bere herriarekin dabil” goiburuaren haritik.

“Aitzindaritza eta egonkortasuna, Eleiza Katolikoaren gobernu-eredua” berbaldia gotzainaren eskutik.

Afrikako, Hego Amerikako, Txinako eta Filipinetako alkarteek Eukaristia ospatuko dabe hilean behin, hainbat parrokiatan.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko barriak minutu baten