21-11-2024 Jueves, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Lan Pastoraltzaren XXX. Jardunaldietan
21.11.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza Lan Pastoraltzaren XXX. Jardunaldietan

Lan Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko sailak orain dala 30 urte argitaratu eban «Eleiza osoaren Langile Pastoraltza» agiria. Urteurren hori ospatzekok hainbat ekimen jarri dau martxan, idazkiaren puntu nagusiak nabarmentzeko. Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkurak onartu eban agiria, 1994ko azaroaren 18an eta langile eta lan eremuan Eleizaren pastoralgintzaren oinarri izan da urteotan. Amaiera lez, azaroaren 23 eta 24an Lan Pastoraltzaren XXX. Jardunaldiak ospatuko dira Ávilan, non, besteak beste, "Langile eta lan munduko aurpegiak" erakusketa ibiltaria aurkeztuko dan. Bilboko Eleizbarrutia ordezkatuz, Pepelu Iglesias, Jorge Torralbo eta Maite Valdivieso izango dira bertan.

Mons. Abilio Martínez Varea Lan Pastoraltzarako saileko gotzain arduradunak emongo deutse hasiera jardunaldiei. Ondoren, sor Alessandra Smerilli, fma, Osoko Giza Garapenaren aldeko Dikasterioko idazkaritzakoak jardungo dau,«Lan Pastoraltza Eleizaren pastoralgintza orokorrean» gaiaren inguruan. Arratsañdez. «Langile eta lan munduko aurpegiak» erakusketa zabaldu eta bisitatuko dabe. Emilce Cuda Hego Amerikarako Pontifize Batzordekoak «Lana Frantziskoren aitasantutza-aldian» gaiaz jardungo dau.

«Eleiza osoaren Langile Pastoraltza» agiriaren inguruan jardungo dabe domekaz. Langile Pastroraltzarako EGBeko saileko zuzendari eta 2015-2023 aldian HOAC mobimentuko Kontsiliario nagusi izan zan Fernando Carlos Diaz Abajok esku-hartuko dau. Ondoren, Gizarte Pastoraltza eta GIza Sustapenerako Gotzain Batzordeko gotzainek 20. urteurren honen inguruan egin daben gogoeta ezagutzera emongo da. Azken agiria irakurriz amaituko da biltzarra.

Langile Pastoraltza
2022ko jardunaldiak Ávilan, “Biziaren eta gizalegezko lanaren alde. Heriotza gehiagorik ez lanean! Ahalegindu gaitezan hori lortzen” gaiaren inguruan. Eskuman, Juan Mari Lechosa, topaketa honeetan izaten zana eta uztailean hil ondoren, egunotan gogoan izango dabena.

Maite Valdiviesoren bideo-mezua Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzari buruz:

La otra es de la reunión de septiembre del Consejo Asesor de Pastoral del Trabajo, donde entre otras cosas ultimamos los detalles relativos a la celebración de las jornadas Participan presidentes y presidentas generales de los movimientos especializados en la evangelización del mundo obrero y representantes de diferentes zonas del estado. En el centro el obispo responsable de la pastoral del trabajo de la CEE D. Abilio Martínez Vera, Obispo de Osma-Soria, a su derecha Antonio Aranda

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: