21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Teologiari buruzko Nazinoarteko Biltzarrean, Erroman
12.12.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza Teologiari buruzko Nazinoarteko Biltzarrean, Erroman

Vicente Vide Eleizbarrutiko abadeak eta Francisco Jose Ruiz Deustuko Unibertsitateko teologia-dekanoak egunotan, Frantzisko aita santua buru, Erroman ospatu dan Teologiari buruzko Munduko Biltzarrean izan dira eta teologia-batzorde bitan parte hartu dabe. 

Mundu osoko Teologia-fakultateetako 500 ordezkari batu da sinodo-seneko biltzarrean, goiburu honen harira: “Ondare eta sormena. Teologiaren etorkizuna”.

Teologiari buruzko biltzarra Erroman
Biltzarraren saio bat

Vicente Videk aita santuaren berbak gogoratu ditu: “bakarrik gizonek egindako teologia, erdizka da teologia” eta “teologiak zabalik dagoan etxea izan behar dau, bertan bizitzarako argia eta zentzuna aurkitu ahal izateko”.
Biltzarraren azken saioan, teologia abegitsu eta barneratzailea proposatu da, zientzia, kultura eta arteakaz hartu-emonean, ebanjelizazinoaren zerbitzura dagoan teologia.

Vicente Vide, saludando al papa Francisco