23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Elorrio eta Lekeitioko monja domingotarrek euren eguna ospatzen dihardue
08.08.2024

Elorrio eta Lekeitioko monja domingotarrek euren eguna ospatzen dihardue

Elorrioko Santa Ana komentuan bizi diran 11 monjek eta Lekeitioko Santo Domingo komentuan bizi diran 11ek euren fundatzailearen eguna ospatzen dihardue gaur. Lekuko kristau alkarteagaz batera ospatzen daben egun berezia da. Hori dala-eta, Eukaristia amaitzeaz batera, "hamaiketakoa" eskainiko deutse eleiztarrei. Juanito Gallastegi abadea izango da buru Elorrioko komentuan goizeko 11:00etan ospatuko dan eleizkizunean eta Lekeition, Jose Agustin Maiz buru dala eta Ernesto BIlbao klausurako komentuetarako idazkaritzako zuzendaria alkar-meza ospatzen dala egingo dabe eleizkizuna 11:30etan.

Gaur, monja domingotarrek Bizkaian dabezan alkarte bietan izango diran ospakizunetan ez da afrikar kantu eta dantzarik faltako. Elorrio eta Lekeitioko monasterioetan bizilagun diran monja gehienak, kenyarrak dira.

Beste hainbat ospakizun berezitan lez, gaur euren ohiko alaitasun eta koloreakaz girotuko dabe liturgia. Lekeitioko prioreak azaldu dauanez, “alkarte bietako monja gehienek alkar ezagutzen dabe, afrikar herrialdeko ingugu berekoak dira-eta”. Alkarte honetan, hain zuzen be, orain dala urte batzuk zabaldu eutsiezan ateak kanpoko bokazinoei. Komunidadetik dei egiten deutse eleiztarrei ospakizunean zein hamaiketakoan parte hartu daien.

Gozokien enkarguak

Sor Patricia, Elorrioko monja domingotarren komentuko prioreak ilusinoz beteta bizi dau egun hau izan be, bere esanetan, “aukera ederra da guretzat hain berezia dan egun hau auzotarrakaz bizitzeko”.

Gaur ez dira gozogintzan arituko. Izan be, tartak eta gozokiak egiten dabez urte osoan, baina “abuztuan askoz enkargu gitxiago izaten dogu; ikusten da jentea oporretan dana”. Gozogintza da alkarteari eusteko bide nagusia eta, horregaitik, dei egiten dabe 94 682 04 55 telefonora deitu eta enkarguak egiteko.

Fraile domingotarren Bizkaiko alkarte bakarra, Atxurikoa, Vitoria-Gasteizera lekualdatu zan, baina asteburuetan tenpluko kontuez arduratzen da. 

Las monjas dominicas en la celebración de San Valentín de Berriotxoa