Bilboko gotzainak eguneko irakurgaietan esandakoaz ohartarazo ekin eutsan Aste Santuaren hasierako homiliari. Saihesten diran, edo atzeratzen diran, aukeraketak aitatu ebazan, “garrantzia eta ondorioak” izaten dabezalako. Bakarkako aukeraketak eta taldean egiten diranak gogoratu ebazan. Honen haritik, Jerusalemerako sarreran eta Daviden semea goratzen eban jentetzarengan jarri eban arreta. Hain zuzen be, denpora gitxiren buruan Jesus kurutzean jostea eskatzen eben oihu bihurtu ziran goralpenak.
Bilboko gotzainak Nekaldiari buruz be jardun eban, Jesusen nasaitasunez bere egin eban “morroiaren” irudia nabarmenduz. Galderak be egin ebazan aurrerago: “¿Para quién eres tú? ¿Para quién es tu vida? ¿Estás dispuesto a asumir también ese sufrimiento que puede llegar cuando alguien decide vivir para los demás?“
On Joseba Segura gotzainak Erramu-domekaz bedeinkatzen diran erramuen sena be azaldu eban: “simbolizan nuestro deseo de acompañar a Cristo de cerca, de llevar nuestras cruces con la suya”.
Bizkaiko bikaritzetan hainbat fede adierazpenek emon eutsen hasiera Aste Santuari. Durangon, esate baterako, zenbait gaztek Kurutze-bidean parte hartu eban.
Vía Crucis en Tabira con los jóvenes de las parroquias. Desde Santa Ana a Tabira.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) April 14, 2025
Después han podido escuchar el testimonio del jesuita Koldo Katxo sobre su vocacion y la labor en Jesuiten etxea de Durango con las personas más vunerables. El testimonio ha sido en la Ermita de… pic.twitter.com/LOGA8kUWYp
Gorka Deuna, Muskizen
Muskizen alkartu zan ehunka eskaut eta honeen senide. Euriak eraginda, leku bi atondu ziran Eukaristia eta bazkaria ospatzeko. Neska-mutil zein senideentzako jarduerak herriko hainbat lekutan egin ziran, esate baterako, ipuin-kontalaria, erromeria. Eukaristian, egunaren sena ekarri zan gogora.
Astakumearen prozesinoa
Atzo ospatu zan Bilboko Aste Santuko lau prozesino nagusien artean lehenengoa, hain zuzen be Astakumearena. Nazaretarrarenak, Afari Santuarenak (Eguen Santua) eta Hobiratze Santuarenak (Bariku Santua) osotzen dabe laukote nagusi hori.
Jenteak asko maite dau Astakumearen prozesinoa, prozesino argitsu eta atsegina. Kofradiakideek palmondo-adarrak eroaten dabez eskuetan eta jai-giroan egiten da.
#DomingodeRamos #procesión #borriquito retando a la lluvia #Bilbao #Bizkaia pic.twitter.com/0KGFycPlfd
— Cofradía Penitencial del Apóstol Santiago (@cofsantiago) April 13, 2025
Gaur, Nazaretarraren prozesinoa ospatuko da, iluntzeko zortziak eta erdietatik aurrera, Gure Aita Jesus Nazaterarra kofradiak antolatuta.
Aurton, saetak beste leku batetik abestuko dira, jentearengangik hurrago, Laguna eta Cortes ezkinan. Paco Duque edo Pedro Rodriguez izango dira protagonista eta Pilar Morenoren “Alumnas de castañuelas” dalakoen laguntza izango dabe.