Arratsaldez, jubilatutako irakasleak, jardunean diharduen irakasleak, ikasleak, ikasle ohiak, ACI begiraleak, administrazino eta zerbitzuetako langileak, familiak, SCJ Mirabeak, jai-giroan batu ziran ikastetxean, “bizi izandako une ahaztezinak gogoratuz eta gaur egungo ikastetxea ezagutuz”.
Ekitaldiagaz bat egin eben Juan Maria Aburto alkarteak, Fernando Casas Kristau Eskolako presidenteak, Begoña Kortabarria ikuskatzaileak eta heziketa fundazinoko zuzendaritza-taldeak. Ikastetxeko irakasle batek eta ikasleek aurreskuaz egin eutsien ondo etorria.
Jardunaldiari amaiera emoteko, “bategitez, barrez, bixikeriaz, adiskidetasunez eta senidetasunez betetako” kopau bat hartu eben alkarregaz.
Azkenean adierazo ebenez, “eskerrak emoteko eguna izan da, hainbeste jenteren eskaintzagaitik; malko eta barreengaitik; ahalegin, lorpen, kezka eta bilatzeengaitik, azken baten, Jainkoa bidelagun dogula sentitu dogulako eta argi egiten deuskula eta adore emoten ikasleen aldeko jardunean, profesional handiak eta pertsona hobeak lortzea xedetzat hartuz”.