12-02-2025 Miércoles, V semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Estrella Morenoren berbaldia: “Pastoral erabarritzerako argibideak”
12.02.2025

Estrella Morenoren berbaldia: “Pastoral erabarritzerako argibideak”

Bihar -otsailak 13, eguena-, Estrella Moreno teologo eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak "Pastoral erabarritzerako argibideak. Millennial belaunaldiari entzun" berbaldia eskainiko dau Barrian (Plaza Barria, 4), 18:30etan. 

Estrella Moreno Teologia-doktoreak gai honen inguruko ikerketa egin dau. Ebanjelioa millennial belaunaldiari proposatzearen inguruan dauan ikuspuntua batera jarriko dau, funtsezko ardatz eta gogoetak eskainiz.

Morenok 2023ko ekainean aurkeztu eban bere tesia: `Identidades líquidas y conversión cristiana: La propuesta del Evangelio a la generación millennial.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: