Antonio Linaza, Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenerako izendatuta dagoana, hainbat batzarretan izan zan Arzalluzegaz ETBko mezen emonaldiak koordinatzen ebezanean eta, bere esanetan, alkarregaz joaten ziran autoan eta gaixoaldian be aldarte ona izaten eban.
“Izaera zabalekoa eta maitekorra zan. Euskalzalea eta irribartsua”.
Antonio Linaza
‘Hemen’ aldizkarian
“004tik 2020ra argitaratu zan gai erlijiosoak lantzen ebazan `Hemen´ aldizkaria. Arzalluzek Joxe Arregiren lekua hartu eban argitalpenean, CONFER (lekaide eta lekaimeen konfederazinoa) ordezkatuz.
Jose Maria Kortazar bikarioak aldi horretan ezagutu eban. Honen esanetan, langile amorratua zan, baita gaixotasunaren eraginez, mobikortasuna murriztuta ebanean be.
“Euskalzalea eta diplomatikoa zan. Nahiz eta azken urteetan mobilidade gitxiago euki, langile amorratua zan”.
Jose Maria Kortazar
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), gainera, argitalpen barria jarri dau martxan, “Hemen aleak” izenguruagaz, orain dala bost urte desagertu zanaren ildotik.