Cristobal Lopez Romero Rabateko artzapezpiku kardinalak ez eban epel itzi Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatutako ekitaldian batu zan jentea.
Berbeta argi, zehatz eta arinaz, hainbat izenburu itzi eban hiru zatitan banatutako saioan. Lehenengoan, atzapezpikuak bere gogoetak eskaini ebazan. Bigarrenean, partaideek entzundakoaren inguruan barriketan jardun eben kafe bat hartzen eben bitartean. Azkenean, bertaratutakoek kardinalari hainbat konturen inguruan galdetzeko aukera izan eben. Besteak beste, emakumeak Marokon dauan egitekoa eta Erlejinoen arteko hartu-emona gaiak aitatu ziran.
📌Cristobal Lopezen berbaldiaren ostean, taldekako hausnarketak.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) January 11, 2025
📌Tras la reflexión compartida del cardenal de Rabat, diálogo en grupos. ¿Vemos de verdad a la otra persona como hermano o hermana? ¿Construimos entre todos el reino? ¿Nos preocupamos más en el número que en ser… pic.twitter.com/QOwo9gRd4c
Ekumenismoari buruz
Kristauen arteko hartu-emona dala-eta, alkartu eta bi bider otoitz egin behar dabela esan eban: “behin, euren eleizan eta beste baten katolikoan; alkarri bisita egin, alkarregaz kafea hartu… Kontua ez dalako teologia-eztabaida, fedea batera jartea baino. Eta kasu honetan, kristau fede bera da eta erraza da alkarregaz Aitagurea errezatzea”: Alkar ezagutzeaz hitz egin eban, horixe da-eta “sarrerako atea eta hortik, alkarregaz jardutera atara gaitekez”. Bere Eleibarrutiko adibide bat jarri eban: Caritasen, protestanteakaz koordinatuta lan egiten dabe.
📌”En Marruecos tenemos un Instituto junto a los protestantes” Cardenal de Rabat https://t.co/9u5xX8obFm pic.twitter.com/xS3cng93Rv
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) January 12, 2025
Islam-kristau hartu-emonari buruz
Jaiotzaz Andaluziakoa dan, Kataluniak semetzat hartu dauan, hogei urte inguruz Paraguain misiolari izan dan eta gaur egun bakarrik herritarren %0,8 katolikoa dan herrialdeko artzapezpizku danak kontu honen inguruan esan ebanez, “gitxiago hitz egin behar dogu musulmanei buruz eta gehiago hitz egin behar dogu musulmanakaz”.
📌”Hay que hablar menos de los musulmanes y más con los musulmanes”. Un cardenal católico en un país en el que el índice de católicos es el 0,08 % (Marruecos) pic.twitter.com/yucb5myEnh
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) January 12, 2025
Bere esanetan, garrantzitsua da “pertsona, bere balio eta akatsakaz, ezagutzea eta, azkenean, adiskide izan gaitekez, anai-arreba izan gaitekez, esatea”.
Ospakizuna Begoñan
Zapatuz, kardinalak Eukaristia ospatu eban Begoñako basilikan. Kerman Lopez bikario nagusiak alkar-meza emon eban, On Joseba Segura gotzaina Valentzian egoalako bertako gotzain laguntzaile biren gotzaingintzan.
Aste honetan, Mons. Cristobal Lopezek abade eta diakonoen gogo-jardunak gidatzen dihardu Berrizen.
Baterako otoitza katedralean
Datorren domekaz, urtarrilak 19,Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea dala-eta, otoitz ekumenikoa ospatuko da Bilboko katedralean.