06-03-2025 Jueves, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Frantzisko aita santua edo eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeak euskarri digitalean argitaratutako aldizkarian
04.03.2025

Frantzisko aita santua edo eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeak euskarri digitalean argitaratutako aldizkarian

Kalean da euskarri digitalean Alkarren Barri aldizkariaren martxoko alea. 310. alearen lehenengo orrialdeetan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek Garizuma-Pazkorako idatzi daben pastoral idazkiaren ingurukoak jasoten dira. Beste alde batetik, Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kideak osasun egoera larrian dagoan eta karguan 12 urte beteko dituan Frantziskoren aitasantutzari buruzko gogoeta idatzi dau. Alkarrizketen sailean, Xabier Gomez Sant Feliu de Llobregateko gotzainak euskeraz eskainitakoa nabarmentzen da. 

Bilboko eleizbarrutiaren inguruan eguneratutako barriak jaso gura dituanak eskuragarri dau aldizkaria euskarri digitalean. Gai nagusia, atzo argitaratu zan gotzainen pastoral idazkia da. 

Frantzisko Aita Santuak 12 urteko aitasantutzan itzitako legatuaren ingurukoak be jasoten dira ale honetan. Osasun egoera larrian dagoan honetan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institututik dei egiten dabe bere alde eta “Eleizaren eta gizadiaren aldeko urteotako jardunean batera jarri dituan ametsen alde” otoitz egin daigun.

 

 

Beste gai batzuk

Beste hainbat gai nabarmen jorratzen da agerkarian, besteak beste, martxoaren 7an eleizbarrutiak 8 emakumeri egingo deutsen autorpena; joan dan hilean Gernikan ospatu zan Bake Topaketaren oihartzunak edo Mari Fran Sanchez Vara Pertsonen Salerosketaren aurkako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariari egindako alkarrizketa. 

Etxean, paper-euskarrian jaso gura badozu, eskatu hemen.

Portada marzo Alkarren Barri