On Joseba Segura gotzainaren Gabon-agurra irakurri daiteke aldizkariaren 307. alearen hasieran. Suntsitutako etxeen hondakinen artean agertzen dan familia santuaren irudia da Bilboko Eleizbarrutiak aurton erabiliko dauan Gabon-txartelaren irudia. Jesusen familiari gertatu jakon lez, gaur egun euren etxeetatik atara eta bizitzeko lekua aurkitu ezinik dabiltzan familien irudia da.
Gotzainak eskuz idatzi dau mezua euskeraz eta gaztelaniaz:
Hainbat eduki
Aldizkarian askotariko gaiak jorratzen dira, esate baterako DANAk Mediterraneo aldean eragin dituan izugarrizko ondorioak. Bilboko Eleizbarrutiko hainbat arlotatik burutu dira ekimen solidarioak kaltetuen alde. Aldizkarian, alkartasunezko ekintza horreetako batzuk aitatzen dira.
Beste alde batetik, abenduaren 8an ospatuko dan Seminarioaren Eguna dala-eta, hiru abadegaien eta euren hezitzaileen barri emoten dau.
Abenduko alean, Kartzela Pastoraltzari lotutako Bidesari alkarteak egiten dauan lana be aztertzen da. Ernesto Diaz kazetari eta laguntzaileak alkarrizketa egin deutso alkarteko zuzendariari erakundearen 30. urteurrenean.
Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren harira, Alkarren Barri aldizkariak eta Bizkaia Irratiak solasaldia grabatu dabe Ander Manterola, Benito Ansola eta Jose Felix Zamakona abadeakaz, eta aldizkari digitalean ikusi daiteke.
Komunikabideetarako sailak gaur kaleratuko dauan aldizkari digitalean, hainbat artikulu, alkarrizketa eta bideo jasoten da.