26-09-2024 Jueves, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur arratsaldez emongo jako hasiera kurtsoari Eleizbarrutiko Seminarioan
19.09.2024

Gaur arratsaldez emongo jako hasiera kurtsoari Eleizbarrutiko Seminarioan

2024-25 kurtsoari hasiera emoteko ekitaldia ospatuko da gaur arratsaldez Eleizbarrutiko Seminarioan. Ignacio Fernandez errektoreak adierazo dauanez, "aurton, barri ona izan da Eleizbarrutian: joan dan domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egin ziran". On Joseba Segura gotzaina buru dala egingo dan kurtso hasierako ekitaldia 18:30etan hasiko da erakundearen inguruko barriakaz. Eukaristia ospatuko da 19:00etan eta, amaitzeko, bertaratutakoek kopau bat hartuko dabe.

Hiru abadegaiek eta bokazino-bereizketan dan gazte batek ekingo deutse kurtsoari

Urrian, gazteentzako bokazino-ibilbidea jarriko da martxan

Ate irekiak:

Beste urte batez, Eleizbarrutiko Seminarioak deialdia egin dau, gura daben guztiak bertara hurreratu daitezan ate irekien jardunaldietan, hain zuzen be, hilaren lehenengo eguenez, 19:30etan (Meza eta Eukaristia-gurtza). Datorren urriaren 3an izango da lehenengo jardunaldia eta hurrengoak egun honeetan: azaroak 7, abenduak 12, otsailak 6, martxoak 6, apirilak 3, maiatzak 11 (Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna) eta ekainak 5.

Capilla del Seminario de Bilbao.