22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur, Bizkaiko mezarik ‘goiztiarrena’ ospatuko da
15.08.2024

Gaur, Bizkaiko mezarik ‘goiztiarrena’ ospatuko da

Begoñan, gaur, 17 meza ospatuko dira; lehenengoa, goizaldeko lauretan. Ez da arduradunen kasketaldia, eguraldiak laguntzen badau, Amatxuren oinetara otoitz egitera hurreratuko dan milaka lagunei zerbitzua eskaintzeko bidea baino. Egun berezi honetan, Bizkaiko Andra Mariek protagonismo handia dabe, baina, zalantza barik, Artagan gainean dagoanak erakarten dau eleiztar gehien. Beste  urte batez, milaka lagun joan da oinez lurraldeko hainbat lekutatik basilikara goizaldeko lauretako mezan parte hartzera.

On Joseba Segura gotzaina buru izango da eguerdiko 12:00etako Meza Nagusian. Aurretik, harrera egingo deutso Juan Maria Aburto alkatea buru dala basilikara joango dan udalbazako hainbat kideren taldeari.

Ohiturari jarraituz, Basurtuko Beti Jai Alai dantza-taldeak Begoñako Andra Mariari eskainitako dantza egingo dau altaran.

Ospakizunaren ostean, bertaratutakoak Gernikako arbolaren kimua dagoan lekura joango dira, basilikaren atzealdera eta bertan Gernikako Arbola kantatuko da.

Ostean, Begoñako aurreskua dantzatuko da Joan XXXIII ‘plazan’. Plazako ekitaldia amaitzeaz batera, Udalbatzak dominak banatuko ditu.

Gaueko bederatzietan ospatuko dan azken eleizkizunari amaiera emoteko Guridiren Salbe herrikoia abestuko da.

Kartela Begoña
Kartela Begoña

Meza Nagusia, zuzenean

Basilikara joaterik ez izan eta Meza Nagusian zuzenean parte hartu gura dabenek, Eleizbarrutiak youtube bidez eskaintzen deutsen zerbitzuaz gozatu leikie. Telebilbaok be zuzenean emitituko dau seinalea. Goizeko 10:00etako meza euskeraz izango da eta Bizkaia Irratiak zuzenean emongo dau.

  

La Amatxu y el niño se revistieron hace nueve días