12-04-2025 Sábado, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaurtik aurrera, prozesinoak Bilboko kaleetan
11.04.2025

Gaurtik aurrera, prozesinoak Bilboko kaleetan

Lau mila kokfradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan jardueretan. Gaur, Doloretako Barikuz, Nekaldiaren kofradiaren Doloretako Ama Birjinaren prozesinoa atarako da kalera; Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik atarako da 20:30etan.

Gotzainaren mezua kofradiakideei

On Joseba Segura Bilboko gotzainak gutuna idatzi deutse kofradiakideei euren fedezko lekukotasuna eskertuz “Aurton be, honako honen bitartez, zuongana jo gura dot atarian dogun Aste Santuan zuen kofrade konpromisoaren bidez barrituko dozuen fedezko lekukotasunagaitik esker ona adierazoteko. Jubileu Urtean izango da hori eta, aldi berean, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzen danean”

On Joseba Segurak mezuan adierazo dauanez, “kofradiakideok, kristau jaiera jentaurrean agertzen daben taldeetako kide lez, konpromiso bikotxa hartzen dozue. Alde batetik, banakakoa, zuen espiritualtasuna belaunaldiz belaunaldi transmititutako berariazko jaierari lotuta bizitzekoa. Bestetik, kanonikoki autortutako eleiz ermandade lez, Eleizatik jasoten dozue kaleetan eta plazetan, era apal eta esanguratsuan, batzen gaituan fedea agertzeko mandatua eta etengabeko aldaketan dan bilbotar gizartean egiten dozue hori” 

Seguraren esanetan, taldeko kide izateak, aberastasunak eta erronkak dakarz.“Zuen kofradian biak nabaritzen dozuez: aberastu egiten zaituen hartu-emonen egokitasuna eta zuen izaera mugatuaren berezko gatazka saihestezinak. Ermandade lez batzen zarie, hain zuzen be, hartu-emona izateko, alkar onartzeko eta alkarregaz hazkunde espirituala bizitzeko. Giza eta erlejino esperientzia honek bizirik eusten deutse gure fede eta itxaropenaren garrei”

QRak digitalizatuko dau Bilboko Aste Santua

Bilboko Kofradien Ermandadeak QR kodea jarri dau martxan, 2025eko Aste Santukok egitaraua euskarri digitalean eskuratzeko. Prozesino bakotxaren ibilbidea eskaintzen da eta ibilbide horretan dagozan puntu nagusiak eta mugikorraz baliatuz horreetara iristeko era. 

Horretarako ezinbestekoa da GERTUapp mobikorrerako aplikazinoa jaistea; doakoa da eta Android eta Apple dispositiboetan eskuratu daiteke. Aplikazinoaren bidez zuzenean satu gaitekez kofradia bakotxaren bitarteko eta edukietara euren web orrialdeen, gizarte sareen, argazkien, YouTube kanalen… bidez. Pausoen Museoaren ingurukoak be ezagutu daitekez. 

Prozesinoak

Bihar, apirilak 12, zapatua, Begoñako Andra Mari kofradiaren Karitatearen Andra Mariaren prozesinoa ospatuko da; eguerdiko 12:00etan atarako da Kurutzea parrokiatik.

Bihar, zapatua, arratsaldeko 19:30etan hasiko da Eukaristia Santua penitentziazko kofradiaren Arranguraren Andra Mariaren prozesinoa, jesuiten egoitzan.

Erramu-domekaz, apirilak 13, eguerdiko 12:00etan Abandoko San Bizente Mariria parrokiatik abiatuko da Nekaldiaren kofradiaren Astakumearen prozesinoa. 

Gotzaina, Nazaretarraren prozesinoan

Apirilaren 14an, Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren kofradiaren Nazaretarraren prozesinoa ospatuko da, Asisko san Frantzisko parrokiatik 20:30etan atarata eta On Joseba Segura gotzaina buru dala.

Martitzen Santuz, apirilak 15, Mesedetako Andra Mariaren kofradiaren Pietatearen prozesinoak San NIkolas eleizan ekingo deutso ibilbideari 20:30etan.

Apirilaren 16an, Eguazten Santuz, Santa Vera Cruz kofradiaren Bakardadeko Andra Mariaren prozesinoa ospatuko da. Joan Santuak parrokiatik abiatuko da 20:30etan.

Apirilaren 17an, Eguen Santuz, eguerdiko 12:00etan jarriko da martxan, Abandoko San Bizente Martiria parrokian, Nekaldiaren kofradiaren Osasunaren prozesinoa. 19:15etan, Santa Vera Cruz kofradiaran Afari Santuaren prozesinoa egingo da Joan Santuak parrokiatik urtenda.

Apirilaren 18an, Bariku Santuz, Mesedetako Andra Mariaren kofradiaren Isiltasunaren prozesinoa atarako da kalera. Goizaldeko 5:30etan abiatuko da Bariko san Nikolas parrokiatik. Santa Vera Cruz kofradiaren Kurutze-bidea, goizeko 8:00etan hasiko da Joan Santuak parrokian. Eguerdiko 12:30etan, Karmeneko Ama parrokian hasita, Madre de Dios de las Escuelas Pias kofradiaren Enkontruaren prozesinoa egingo da. Azkenik, 19:15etan, Santa Vera Cruz kofradiaren Hobiratze Santuaren prozesinoa atarako da Joan Santuak eleizatik. 

Zapatuz, apirilak 19, Santiago Apostoluaren Penitentziazko kofradiaren Itxaropenaren prozesinoa egingo da San Jose parrokiatik (AA. agustindarrak) 18:00etan atarata.

Apirilaren 20an, Pazko Egunez, Argi eta Berbizkundearen prozesinoa egingo da Bilboko Pnitentziazko kofradien ermandadeak antolatuta, Santiago katedralean hasi eta amaituko dalarik.