Miguel Angel Esnaola ekumenismo eta Erlejinoen arteko hartu-emonerako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariak gidatuko dauan erlejinoarteko otoitzagaz emongo jako hasiera. Bertan izango dira Gotzaina eta Bilboko meskitako Imama.
Itaka-eskolapioak alkateko kide dan Daniel Miñambres 27 urteko bilbotar gaztea talde antolatzaileko kide da. Miñambresen esanean, “alkar ezagutzea, alkarri aurpegia ipintea eta gure errealitateez gehiago jakitea” da helburua. Aurrez jarritako klitxeak apurtu gura dabez eta “ikuspuntua zabaldu eta gazte lez batzen gaituen gauzak batera jarri”.
Lekukotasunen ostean, kudeaketa emozionalari buruzko tailerra egingo da. Danielek ideia honen nondik norakoak azaldu ditu: “Gazteek dabezan kezken artean, gehien agertzen dan bat, buruko osasunarena da. Horregaitik, tartea eskainiko deutsagu bertokooi zein kanpotik etorritakoei eragiten deuskun kontu honi”. Txemi Santamaria Lagungo fundazinoko psikologoak gidatuko dau saioa.
Zuzeneko musika-emonaldiak emongo deutso amaiera ekitaldiari