26-09-2024 Jueves, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gernikaldeak agur esango deutse Foruko frantziskotarrei
20.09.2024

Gernikaldeak agur esango deutse Foruko frantziskotarrei

Orain dala 600 urte inguru heldu zan lehenengo alkartea Izarora eta 300 urte inguru izango dira Forura lekualdatu ziranetik. Orain, agur esango deutse behin betiko Foruko herriari eta San Martin parrokiari. Hori dala-eta, bihar zapatuz, Gernikaldeko eleiztarrek esker ona adierazoko deutse fraileei ospakizun baten. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da ospakizunean.

Egunari hasiera emoteko, eguerdiko 12:30etan Eukaristia ospatuko da Foruko parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eta Jose Mari Arregi frantziskotarren probintziala bertan dala. Ostean, bazkaria egingo da senide giroan. 

Urte askotan gure artean

bidelagun ta gidari,

San Frantziskoren seme alaiak

gizon zintzo zerbitzari:

eskerrik asko, bihotz bihotzez

Pedro, Felix, Jesus Mari.

(Deialdia egiteko bertsoa)

Parrokiak uztailaren 31an be omenaldia egin eutsen hiru fraileei, Busturialdeko udalean emon dabezan hiru gizaldietan egindako guztiagaitik esker ona adierazoz.

Alarrizketa Jesus Mari Madariaga frantziskotarrari COPE Euskadi irratian