Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik dei egin dabe bakotxak “bere inguruan” egun hau garatzeko konpromisoa hartu daian eta gutuna idatzi dabe aurton Jubileu Urtearen eta Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuinguruan ospatuko dan egun honetarako, besteak beste, esanez: “Geure egin daigun Jainkoaren ametsa. “Itxaropenean erromes”, gure eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzen dihardugula, itxaropenaren ageriko zeinu izan gaitezala langileen artean eta laneko eremuan. Bat egin daigun gure gizartean gizalegezko lanaren, lan askearen, sormena, partaidetza eta alkartasuna eragiten dituan lanaren alde ahalegintzen ari diranakaz, zauriak “osatu” daiguzan, norbanakoa lehenestsiz eta bere duintasuna autortuz”.
Egunerako lagungarri eta bitartekoak:
Liturgia lagungarriak apirilaren 27rako, hau da, Pazko aldiko 2. domekako ospakizunerako.
Gogoetarako lagungarriak, gazte eta helduen taldeetan lantzeko.
Egunaren aurretik egunaren barri emoteko eta sentiberatasuna bizteko bideoa eta orriak
- Aizu!!!,ospakizunetarako, talde eta familietan banatzeko, e.a.