30-01-2025 Jueves, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gordexolako Francisco Verascola martiri dohatsu izendatu dabe
29.01.2025

Gordexolako Francisco Verascola martiri dohatsu izendatu dabe

Astelehenez, urtarrilak 27, Frantzisko aita santuak Santuen Kausetarako Dikasterioko prefektua dan Marcello Semeraro kardinalari harrera egin eutsan eta Errukiaren Ahizten Institutuaren sortzaile izan zan Vincenza Maria Poloniren bitartekotzaz lortutako miraria eta 1597an Georgian hil ebezan bost fraile minorren, tartean Gordexolako Francisco Verascolaren martiritza autortzen dabezan aginduak argitaratzeko baimena emon eban.

Frantzisko Aita Santuak aldarrikatu dituan aginduen bidez, Veronako monjaren bitartekotzaz lortutako miraria autortzen da. Monja honek, Paduleko San Bizenteren espiritualtasunaz bustita, behartsuenen aldeko alkarte erlijiosoa sortu eban XIX. gizaldian. Agindu horreek, 1597an, bost frailek Ipar Amerikan jasan eben martiritza eta 1909an erlijiso maristek Bartzelonako “zoritxarreko astean” jasandakoa be autortzen dau.

Bost martiri XVI. gizaldiko Georgian

Pedro de Corpa, Blas Rodriguez de Cuacos, Miguel de Añon, Antonio de Badajoz eta Francisco de Verascola fraileak Ipar Amerikara bialdu ebezan misinoan. Hangoei kristau ezkontzaren doktrinaren predikuak eragiten eutsen gorrotoak ekarri eban fraileen martiritza. “Baekien euren apostolutzak arriskuak ekarriko eutsezana eta seguru bizitzea galarazoko eutsena. Hil ondoren, laster zabaldu zan euren martiritzaren ospea lurraldean sustraituz”. 

Gehiago jakiteko: hemen