Kapera egunero egoten da zabalik 9:00etatik 14:00etara. Bihar, Domu Santu eguna, goizeko zortzietatik arratsaldeko seiak arte egongo da zabalik.
Kontzertu lirikoa
Ordu batean, Eukaristia amaitu ondoren, eleiz musika entzuteko aukera izango da kontzertu liriko baten. Zazpigarren urtez ospatuko da musika-ekitaldi hau eta aurton Bel Canto Bilboko musika-taldea izango da protagonista. Patricia Sesar sopranoak, Martin Barcelona tenoreak, Alfonso Rodriguez biolin-jotzaileak, Miren de Diego biola-jotzaileak eta Iñaki Velasco piano-jotzaieak osotzen dabe taldea.