“Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta munduaren arteko harremana birpentsatuz”, goiburua dau Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek Garizuma-Pazkorako idatzi eta martxoaren 3an aurkeztu eben Pastoral Idazkiak. Idazkia, euskeraz eta gaztelaniaz eskuratu daiteke eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan be eskuragarri dago. Gotzain honeek batera idatzi daben lehenengo pastoral idazkia da. Aurreko Idazkia pandemian argitaratu zan. Orduan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, elizbarrutiko gotzain laguntzaile zan.
Gehiago jakiteko: hemen