12-04-2025 Sábado, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzaina Misinoen inguruko biltzarrean, Madrilen
12.03.2025

Gotzaina Misinoen inguruko biltzarrean, Madrilen

Misinoetarako Gotzain Batzordeko presidente dan ON Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Aita Santuaren ardurapeko Egintzak erakundeko (OMP deitzen dana) presidente dan Jose Maria Calderonek egomgo deutse hasiera gaur eta bihar Madrilen ospatuko dan OMP erakundeko eta Misinoetarako ordezkaritzetako langile etaboluntarioen XXII. Biltzarrari. 

«Misiolariak, itxaropenaren eroale eta itxaropenean erromes», goiburua dau “eleizbarrutietan egunez egun misino-sustapenean buru-belarri diharduenen” heziketa, argibide eta bizikidetzarako batzar honek.

Bilboko gotzainaren eta OMP erakundeko presidentearen berben ostean, ekitaldiari hasiera emongo deutsan berbaldia izango da: “Itxaropena gaurko munduan eta Barri Onaren iragarpena”, Jaime Lopez Peñalva San Damasko Unibertsitateko Teologia-fakultateko Katedrako irakasle laguntzaile eta San Damasko Unibertsitateko Zientzia Erlijiosoetarako Goi Institutuko irakasle egonkorraren eskutik.

Lekukotasunak

Egun bi honeetan, lau tailer garatuko dira, taldeka. Lehenengoa, “Eskuzabaltasuna nork bere egin” izango da, OMP erakundeko Administrazino-sailagaz. Komunikazinoarako taldeak gidatuko dau “Misinoaren barri emon” tailerra. “Misinoa ume eta gazteei aurkeztu” goiburuaren haritik garatuko dan tailerra, ‘keinua eta super-keinua” dalakoek gidatuko dabe eta “Otoitza eta eskaintza” tailerraren ardatza, gaixo misiolariak izango da. 

Azken tailerraren ostean, hiru misiolarik hitz egingo dabe misinoetatik: Almudena Rios laiko sagaratuak Tanzaniatik; Mons. Jose Luis Munbiela Almatyko Hirutasun Santua eleizbarrutiko gotzainak Kazakhstanetik eta Esteban Aranaz Tarazonako eleizbarrutiko abadeak Taiwan eta Txinatik.

Egitaraua osorik: hemen.

El obispo de Bilbao, Joseba Segura y el director de Obras Misionales Pontificias, José María Calderón estuvieron en la presentación del video.