Bizkaiko kristau alkarteko boluntarioei zuzendutako mezuan, gotzainak euren lana autortu egin dau: “Zure lekukotasun eragileak Eleizaren aurpegi atsegina agertzen dau”. .
On Joseba Segura gotzainaren esanetan, boluntarioek “maitasun, itxaropen eta alkarrenganako zaintzaren adierazleakaz neurtzen dan zirrara positiboa” sortzen dabe.
75. urteurreneko ekitaldietan parte hartzeko deia
Gotzainak dei egin deutse boluntarioei urteurreneko ekitaldietan parte hartu daien eta eurek be deialdia egin daien, “beste askok be bat egin daian jarduera eraldatzaile honegaz”.
Honeek dira ekitaldi nagusiak: `Eleizea Plazara´, BECen, maiatzaren 17an eta `BizkaiBira´, ekainaren 25etik uztailaren 13ra.
Aurtengo Gabon-postalaren irudia txertatuta daroan mezuari amaiera emoteko gotzainak Gabonak zoriondu deutsez boluntario guztiei, gurari hau agertuz: “Ahul eta bizileku barik jaio zan Jesus Umeak goiargitu gaizala zeuk lez eskuzabaltasunez jardun daigun besteen alde, bihotz-zabaltasuna agertzen daben keinuen bidez bakea, apal eta makala bada be, eraiki daigun munduan”.