Ume eta nerabeak dagozan parrokia bietako familiei zuzendutako tailerra da. Gogoeta egingo dabe familia bizitzari buruz, jolasen eta dinamiken bidez, Hitza entzunez eta otoitz eginez.
Parte hartu gura dabenez, guraso, seme-alaba, eta nahi izan ezkero aitita-amamek, izena emon leikie. Antolatzaileen esanetan, “familiaka jarduteko tartea izango dogu eta jarduera atsegina izango da”.
Lekuak eta lagungarriak prestatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea, katekesian edo datuak sakristian emonez, azaroaren 21a baino lehen -eguen arratsaldea-. Garrantzitsua da parte hartuko daben umeen adina esatea.