22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Guridi eta Gabiolaren piezak Begoñako eta Karmeneko Ama tenpluetan
17.10.2024

Guridi eta Gabiolaren piezak Begoñako eta Karmeneko Ama tenpluetan

Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak Jesus Guridi, Bernardo Gabiola eta euren maisuei buruzko berbaldi-kontzertu bi antolatu ditu. Ekitaldia, Begoñako basilikako eta Indautxuko Karmeneko Ama eleizako organoetan garatuko da. Lehenengo saioa, datorren barikuz, urriak 18, izango da, 20:00etan, eta bigarrena, urriaren 25ean, ordu berean. Jarduera hau, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ospatuko da. 

“Organoaren bideak” jarduerak Jesús Guridi edo Bernardo Gabiola gure infuruko musikagile ezagunen bizitza errepasatuko dau. Brusela eta Pariserako bidea hartu eben, musikagile eta interprete lez heziketa osotzeko. Urrats horri esker, organo modernoaren teknika ikasi eta gure inguruan transmititu eben. 

Datozan bariku bietan izango diran kontzertuetan, Guridiren, Gabiolaren eta Jongen belgikar musikagilearen eta Alphonse Mailly organistaren musika entzuteko aukera izango da. 

Beraldi eta kontzertuetarako sarera doan da eta musika-atala pantailan ikusi ahal izango da. Miriam Cepedak (Begoñako Basilikako organista) eta Pablo Cepedak (Indautxuko Karmeneko Ama eleizako organista) gidatuko dabez.

Este evento se enmarca en la edición 2024 de las Jornadas Europeas de Patrimonio que tiene como temática los “caminos, redes y conexiones”.

Miriam eta Pablo Cepeda Begoñako organoa joten

Organoa jardunaldietan

Organoa be protagonista da, beste behin, Ondarearen Europako Jardunaldietan. Jente guztiarentzako jardueren bidez kultur ondarearen garrantzia nabarmentzea da ekimen honen helburu nagusia. Jardunaldi honeek Europako Kontseiluak eta Batasun Europarrak babestuta, Europan antolatzen dan ekimen zabalagoaren barruan egiten dira, kultur ondarearen aberastasun eta aniztasunaren inguruan herritarrengansentiberatasuna bizteko. 

Órgano de Begoña