12-04-2025 Sábado, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 HOACeko batzorde iraunkorra Bilboko gotzainagaz batzartu da
10.04.2025

HOACeko batzorde iraunkorra Bilboko gotzainagaz batzartu da

Gema Martin antolaketa eta alkarte bizitzarako HOACeko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilboko eleizbarrutian dira eta gaur goizean On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz batzartu dira. Jorge Torralbo HOACeko eleizbarutiko presidentea, Roberto Jaureguibeitia kontsiliarioa, Begoña Cerrato zabalkunderako arduraduna eta Josu Sagastigordia antolaketa eta alkarte bizitzarako saileko kidea be izan dira batzarrean.

Zorrotzan

HOACeko batzorde iraunkorra Zorrotzan izan zan astelehenez. Mirarigilea parrokian izan ziran eta ekitaldiaren aurretik, Eduardo Sedano parrokiako erreferente eta HOACeko militanteak eleiza erakutsi eutsen eta alkartearen barri emon.

HOACeko batzorde iraunkorra Zorrotzan izan zan astelehenez. Mirarigilea parrokian izan ziran eta ekitaldiaren aurretik, Eduardo Sedano parrokiako erreferente eta HOACeko militanteak eleiza erakutsi eutsen eta alkartearen barri emon. Ondoren, HOACeko eleizbarrutiko arduradunak, Maite Valdivieso Langile Pastoraltzarako ordezkaria, Gema Martin antolaketa eta alkarte bizitzarako HOACeko erduradunagaz eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusiagaz alkartu ziran lan-saioan.

Romon

Martitzenez, Romon, HOACeko sarbideko taldeak abegi egin eutsen estatuko eta eleizbarrutiko arduradunei. Euren esperientzia azaldu eutsien, fedean hazkundea bizi izan dabela eta konpromiso pertsonal eta soziala gehitzeko aukera izan dabela agertuz.

HOAC

Roberto Jaureguibeitia eleizbarrutiko abade eta HOAC Bizkaia mobimentu kontsiliarioak pertsona horreei fede eta espiritualtasunaren arloan zelan laguntzen jaken azaldu eban.

HOACeko batzorde iraunkorra
Gema Martin eta Jorge Hernandez, gaur goizez Begoñan

Batzarra Barrian

HOAC

Radio Popular-Herri Irratian

Gema Martín eta Jorge Hernández Radio Popular-Herri Irratian be izan dira eta “Lana zaindu, bizitza zaindu” kanpainaren ingurukoak azaldu dabez, besteak beste, esanez: «pensamos que si queremos cuidar la vida una de las dimensiones esenciales es el trabajo. El trabajo te va a permitir tener unas condiciones dignas para alcanzar una vivienda, poder relacionarte con los demás, poder cuidar tu familia, poder cuidar. Si no cuidas el trabajo es imposible que cuidemos la vida».

Alkarrizketa osorik: hemen

Maite Valdivieso, Gema Martin eta Jorge Hernandez Radio Popular-Herri Irratian.
HOACeko batzorde iraunkorra

Gema Martin y Jorge Hernandez, On Joseba Segura gotzainagaz

Imagen del encuentro.